Trichomonadida
Trikomonadido (Trichomonadida) Parabasalia klaseko izen bereko ordenako bizkarroi ziliodunez esaten da. Nukleo bakarrekoak edo anitzekoak izan datezke. 3-6 zilio izan ditzakete, eta isats moduko luzakin bat edo biltzen duen mintza bera, zilio modura luza daitekeena. Zatiketaz ugaltzen dira. Ordena honetako hainbat protozoo motak animalien digestio aparatuan bizitzen dira. Trikomonadidorik ezagunenak Trichomonas izeneko generokoak dira: T. hominis, gizonaren hesteetakoa eta T. vaginalis, bajinakoa, besteak beste. Trikomoniasis izeneko gaitza eragiten dute.
Trichomonadida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Protozoa |
Azpierreinua | Eozoa |
Filuma | metamonad (en) |
Klasea | Trichomonadea |
Ordena | Trichomonadida Kirby, 1947 |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/4/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.