Trichinella spiralis
Trichinella spiralis Trichinella generoko nematodoa da, hainbat animalia eta gizakia bera ere infektatzen duena, trikinosi izeneko gaixotasuna sortuz. Gaitz hori zoonosi bat da, eta gizakia kutsatzen da infektatutako animalien okela (txerri eta basurdearena, batez ere) jaterakoan.
Trichinella spiralis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Nematoda |
Klasea | Enoplea |
Ordena | Trichocephalida |
Familia | Trichinellidae |
Generoa | Trichinella |
Espeziea | Trichinella spiralis Owen, 1835
|
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Trikinosia |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Nematodo honi txerriaren harra deritzo, txerriaren haragian batzuetan agertzen delako. Trikinosia ekiditeko funtsezkoa da txerri hilberrien okela aztertzea hiltegietan, albaitari-ikuskapenean. Era berean, txerri eta basurdeen okela ondo kozinatu behar da kontsumitu aurretik, beroak har patogenoa hiltzen baitu.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.