Tribuaren Berbak (telebista saioa)
Tribuaren berbak ETB1 telebista kateko euskararen alde bitxienak erakusten zituen saioa izan zen, 2013 eta 2015. urteen artean emititu zena, Kike Amonarrizek aurkeztuta. Asteazkenetan izaten zen, 22.15k aldera.
Tribuaren Berbak (telebista saioa) | |
---|---|
Deskribapena | |
Produkzioa | |
Iraupena | 25 minutu inguru |
Katea | ETB1 |
Tribuaren Berbak (telebista saioa) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Aurkezlea | Kike Amonarriz |
Historia | |
Jasotako sariak |
Tribuaren Berbak euskarari eta komunikazioari buruzko programa da, eta bertan, euskararen alderdirik deigarrienak, interesgarrienak eta ezezagunenak agertzen dira modu entretenigarri eta dinamiko batean. Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako programa honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen inguruko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezkak eta galderak erantzun, beti ere, modu atsegin batean.
2014eko urtarrilean, Argia Sariakean Telebistako Argia saria jaso zuen.[1] Azken atala 2015eko otsailean eman zuen.[2]
Saioen zerrenda
Denboraldia | Saioa | Data | Iraupena |
---|---|---|---|
3. denboraldia | Ondorioz... | 2015-04-14 | 55 min |
3. denboraldia | Ezinbesteko ekintzailetza | 2015-04-14 | 53 min |
3. denboraldia | Euskara osasungintzan | 2015-04-14 | 50 min |
3. denboraldia | Eskolan erabilera sustatuz | 2015-04-14 | 55 min |
3. denboraldia | Mugarik ez da euskararentzat | 2015-04-14 | 51 min |
3. denboraldia | 60etako emigrazioa gaur | 2015-04-14 | 52 min |
3. denboraldia | Pirinioetako euskara biziberrituz | 2015-03-31 | 53 min |
3. denboraldia | Parisen euskaraz | 2015-03-18 | 52 min |
3. denboraldia | Nerbioitik Ibaizabalera, euskaraz | 2015-04-14 | 50 min |
3. denboraldia | XXI. mendean, hamaika tribu, hamaika euskara | 2015-04-14 | 52 min |
3. denboraldia | Euskara dela eta... emakumeek zer diote? | 2015-04-14 | 52 min |
3. denboraldia | Goierri: muin eta motore | 2015-04-14 | 52 min |
3. denboraldia | On egin dagiola euskarari! | 2015-04-13 | 53 min |
2. denboraldia | Kultura Export | 2015-03-02 | 29 min |
2. denboraldia | Eredu ere bagarelako | 2015-03-02 | 32 min |
2. denboraldia | Zergatik da garrantzitsua euskara? | 2015-03-02 | 27 min |
2. denboraldia | Mundu-gerrak eta euskara | 2015-03-02 | 27 min |
2. denboraldia | Etxe barruko erronka | 2015-03-02 | 26 min |
2. denboraldia | Euskara justizia eske | 2015-03-02 | 29 min |
2. denboraldia | Kostaldeko enkantua | 2015-03-02 | 28 min |
2. denboraldia | Kiroletan euskaraz | 2015-03-02 | 27 min |
2. denboraldia | Euskarak ezkerraldean bizi duen egoeraz | 2015-03-02 | 30 min |
2. denboraldia | Euskara ikasteko hamaika bide | 2015-03-02 | 26 min |
2. denboraldia | Garuna, hizkuntzaren fabrika | 2015-03-02 | 26 min |
2. denboraldia | Okzitanierak bizi duen egoeraz | 2015-03-02 | 27 min |
2. denboraldia | Iruñea, euskaldunon hiri buruzagia | 2015-03-02 | 29 min |
1. denboraldia | Euskararen tamaina | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Monumentu bat euskaldun berriei | 2015-03-03 | 29 min |
1. denboraldia | Euskal babel | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Publizitatea eta euskara | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Euskara sexista al da? | 2015-03-03 | 26 min |
1. denboraldia | EUS-mc2. | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Frantziaren itzal luzea | 2015-03-03 | 30 min |
1. denboraldia | Euskal musika | 2015-03-03 | 30 min |
1. denboraldia | Bertan Bilbo | 2015-03-03 | 29 min |
1. denboraldia | Jendaurrean | 2015-03-03 | 29 min |
1. denboraldia | Euskatalà | 2015-03-03 | 33 min |
1. denboraldia | Gelatik kalera | 2015-03-03 | 26 min |
1. denboraldia | Jolasean | 2015-03-02 | 25 min |
1. denboraldia | Euskal umorea | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Nafarroa, arragoa | 2015-03-03 | 29 min |
1. denboraldia | Biba Xiberua! | 2015-03-03 | 27 min |
1. denboraldia | Euskara 2039. urtean | 2015-03-02 | 26 min |
1. denboraldia | Kanpoko eta bertoko | 2015-03-02 | 26 min |
1. denboraldia | Munduko herririk euskaldunenak | 2015-03-02 | 27 min |
1. denboraldia | Euskararen ahozko ondarea | 2015-03-02 | 29 min |
1. denboraldia | Itsasoa laño dago | 2015-03-02 | 31 min |
1. denboraldia | Sarean harrapatuta | 2015-03-02 | 28 min |
1. denboraldia | 60ko hamarkadako astindua | 2015-03-02 | 29 min |
1. denboraldia | Gasteizko euskaldunak | 2015-03-02 | 28 min |
1. denboraldia | Zergatik ez dugu euskaraz egiten | 2015-03-02 | 28 min |
1. denboraldia | Euskara opor giroan | 2015-03-02 | 30 min |
1. denboraldia | Gazteen euskara, 5. atalean | 2015-03-03 | 25 min |
1. denboraldia | Urte berri, asmo berri | 2015-03-03 | 25 min |
1. denboraldia | La Puebla de Labarcako euskaldunen bila | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Adi, filmatzen, ekin! | 2015-03-03 | 32 min |
1. denboraldia | Itsu, gor, baina ez mutu! | 2015-03-03 | 28 min |
1. denboraldia | Batua vs. Euskalkiak | 2015-03-02 | 26 min |
1. denboraldia | Arrasate: Euskara eta kooperatibismoa | 2015-03-02 | 26 min |
Horiez gain, bukaeran hiru saio sortu ziren erdaraz:
- "Migraciones y convivencia de lenguas" (51 min)
- "Tribuaren Berbak castellano: El euskera, referente mundial (52 min)
- "Tribuaren Berbak castellano: Aprender Euskera. Misión posible" (52 min)
Erreferentziak
- http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/1955814/argia-sariak--tribuaren-berbak-saioak-telebistako-argia-saria-jaso-du/ EiTB, 2014-01-31
- Lartzanguren, Edu. «'Tribuaren berbak' saioak grabatua duen azken atala emango dute gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
- «Telebista-saioak, telesailak eta filmak, sarean, doan, EITB Nahieran atarian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).