Triasiko

Triasikoa, laburrago trias ere deitua, Mesozoikoaren lehenengo garaia da. Orain dela 251 milioi urte hasi zen eta orain dela 208 milioi urte bukatu. Garai honetan sortu ziren lehenengo Dinosauroak eta lehenengo ugaztunak.

Triasiko
Triasiko

Garaia Saila Maila Urtea (Ma)
Jurasikoa Goiztiarra Hettangiarra berriagoa
Triasikoa Berantiarra Rhaetiarra 199.6–203.6
Noriarra 203.6–216.5
Karniarra 216.5–228.0
Erdikoa Ladiniarra 228.0–237.0
Anisiarra 237.0–245.0
Goiztiarra Olenekiarra 245.0–249.7
Induarra 249.7–251.0
Permiarra Lopingiarra Changhsingiarra zaharragoa
Garai triasikoaren banaketa, IUGS erakundearen arabera, 2009ko uztailean.
Kronologia
HasieraLua errorea:bad argument #2 to 'formatDate': invalid timestamp '251902'.
Amaieraduela 201.300.000 urte
Honen parte daMesozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaTriasiko Berantiar
Triasiko Ertaina
Behe Triasiko
Etimologia
Honen izena daramahiru

Permiar Triasiko Jurasiko

Triasikoa Euskal Herrian

Euskal Herrian agertzen diren gesaltza ugariek triasikoko diapiroetan dute orokorrean oinarri

Mesozoikoaren lehenengo atala Triasikoa da. Bertan germaniar fazies izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, Permiarraren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: buntsandstein, munschelkalk eta keuper. Lehenengoa hareharriz osatua dago, bigarrena kareharriz eta hirugarrena buztin eta gatz ebaporitikoz. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren diapiroak sortzen baititu. Gainera ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.

Higadura zela eta Euskal Herrian zeuden mendi asko ia lautu egin ziren eta itsas-mailaren jaitsiera orokortu bat dela eta laku eta padura ugari sortu ziren.[1] Beste gune batzuetan deltak egon ziren. Ingurune hauetan sortu ziren germaniar faziesak, leku batzuetan harea metatzen zen bitartean beste batzuetan ebaporitak agertu baitziren.

Aiako Harriaren eta beste mazizoen inguruan pikor larriko sedimentuz osatutako arrokak ikus daitezke, antzinako kostaren hedapenaren seinale.[2] Triasikoaren bukaeran eta Jurasikoaren hasieran karbonatozko sedimentuak metatu ziren.[3]

Erreferentziak

  1. EDESO, J. M. Euskal Herriko Geologia Esparrua
  2. Euskal Herriko historia geologikoa
  3. ABALOS, B. Tectónica Comparada. X. gaia.

Kanpo estekak

Mesozoikoa
Triasikoa Jurasikoa Kretazeoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.