Trianoko mendiak

Trianoko mendiak edo Grumerango mendigunea Europako burdin meatzerik garrantzitsuenetakoak izan ziren XIX. mendean. Gaur egun, mendi horietan meatzeen ondorioz, oso paisaia berezia sortu da. Erromatarren garaietatik izan dira ustiatuak, bertako burdinaren kalitatea eta ugaritasunaren ondorioz, aurkikuntza arkeologikoek (K.O. III eta IV. mendeetako zeramika) eta Plinio Zaharra bezalako historialarien idazkiek frogatzen dutenez. Azken honek K.o. I. mendean, Iberiar Penintsulako iparraldean "burdinazko mendi handi" bat zegoela esaten zuen.[1]

Trianoko mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaGaneran
Garaiera822 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′19″N 3°03′29″W
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Meatzaldeko eskualdean daude kokatuta, Bizkaiko mendebaldean. Zehazki, mendi hauek Trapagaran (Larreineta eta Zugaztieta) Abanto-Zierbenako (Triano) eta Galdamesko udalerriak barne hartzen dituzte.

Mugakideak

Trianoko mendien beste ikuspegi bat.

Trianoko mendien mugak hauexek dira:

Tontorrak

  1. Ganeran, 823 m[2][3] (Grumeran-Triano)
  2. Pico de la Cruz, 803 m (Grumeran-Triano)
  3. Gasterantz, 801 m (Grumeran-Triano)
  4. Picomayor, 742 m (Grumeran-Triano)
  5. Picomenor, 728 m (Grumeran-Triano)
  6. Aldape, 716 m (Grumeran-Triano)
  7. El Cuadro, 715 m (Grumeran-Triano)
  8. Mendiola, 693 m (Triano)
  9. Giuruz, 683 m (Grumeran)
  10. Peña Pastores, 673 m (Grumeran-Triano)
  11. Peña San Juan, 669 m (Grumeran-Triano)
  12. El Granzal, 669 m (Triano)
  13. El Gallo, 613 m (Grumeran-Triano)
  14. La Rasa, 606 m (Grumeran-Triano)
  15. Mendibil, 549 m (Grumeran-Triano)
  16. Ventuña, 527 m (Grumeran-Triano)
  17. Arnabal, 526 m (Grumeran-Triano)
  18. Bitarratxu, 521 m (Grumeran-Triano)
  19. Argalario, 514 m (Grumeran-Triano)
  20. Peña Helada, 477 m (Grumeran-Triano)
  21. Burtzako, 450 m (Grumeran-Triano)
  22. Orcón, 442 m (Grumeran)
  23. Nabiza, 412 m (Grumeran)
  24. Zaitegi, 411 m (Grumeran-Triano)
  25. Goronillo, 274 m (Grumeran-Triano)
  26. Mota, 202 m (Grumeran)

Peñas Negras

Zugaztieta auzoaren inguruan Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa dago.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.