Triangle Shirtwaist fabrikako sutea

Triangle Shirtwaist fabrikako sutea, 1911ko martxoaren 25ean, AEBetako New York hirian jazotako industria ezbehar bat izan zen. New York hirian biktima gehien izandako industria istripu larriena izan zen eta AEBetako laugarrena. Fabrika 10 solairuko garaiera zuen Asch eraikineko 8., 9. eta 10. solairuetan zegoen, Greene Street eta Washington Place kaleen ipar-mendebaldeko izkinan, eta Washington Square Parkearen ekialdean, Manhattan barrutiko Greenwich Village auzoan.

Triangle Shirtwaist fabrikako sutea
Triangle Shirtwaist fabrikako sutearen irudia.
Data1911ko martxoaren 25a
Ordua4:40 PM (Ekialdeko Kostaldeko ordua)
LekuaAsch eraikina, Manhattan
Ameriketako Estatu Batuak New York, AEB
40°43′48″N 73°59′43″W
Hildakoak146
Zaurituak71

Sutea

Suteak ohialgintzako 123 emakumezko langile hil eta 23 gizon hil zituen, bai suak erreta, keak itota ala eraikinaren zatien erorketarengatik. Biktima gehienak neska edo emakume gazteak ziren, nagusiki Ekialdeko Europa eta Italiako etorkinak, bataz-besteko 14-23 urte artekoak. Biktimarik zaharrenak 48 urte zituen, eta gazteenak berriz 14 urte.

Horrenbeste hildako izatearen arrazoi nagusia sutea hastean fabrikako arduradunek eskaileretako eta irteeretako ateak itxitzean zetzan, garaiko lantegietan langileek larrialdietaz baliatuz langaiak ez lapurtzeko ohiko jarduera. Emakume langile askok, ateak itxita, ihesbiderik aurkitu ezinik eta suak inguratuta, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren solairuetako leihoetatik kalera jauzi egin zuten.

Lan baldintza kaxkarrak

Ezbehar honek hildako eta zaurituez gain, ezkutuan zegoen tragedia jendaurrean azaleratu zuen: langileen lan eta segurtasun baldintza txarrak. Langile asko neskato edo nerabe adingabeak ziren, genienek egunero hamalau ordu inguru lan egiten zuten, eta astero 72 ordu lan egitera iritsi zitezkeen. Asteko bataz-besteko soldata 7-8 dolarretakoa zen, urtekoa 791 dolarretakoa.

Ustezko arrazoiak

Brown eraikina gaur egun, antzinako Asch eraikina zena.

Suhiltzaile buruaren txostenaren arabera, sutea bi hilabetez hustu gabe zegokeen ohial edukiontzi batera jaurtitako eta gaizki itzalitako zigarro-hondakin batek eragina izango litzateke. Aldiz, New York Times egunkariaren arabera, sutea josteko-makina baten motorrak eragina lizateke.

Ondorioak

Triangle Shirtwaist fabrikako suteak eta biktima kopuru handiak AEBetako Segurtasun eta Lan eta Fabrikako Osasun Araudian aldaketak burutzea ekarri zuen, eta Nazioarteko Ohialgintzako Emakume Langileen Sindikatuaren sorrera ahalbideratu (International Ladies' Garment Workers' Union), sindikatu honek garai haietako ohialgintzako emakume langileen lan baldintza latzak hobetzeko borrokari ekin zion.

2011ko martxoaren 25ean Triangle Shirtwaist fabrikako hondamendiaren 100. Urteurrena bete zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.