Triangeluaren zirkunferentzia inskribatua eta zirkunferentzia kanpoinskribatuak

Geometrian, triangelu baten zirkunferentzia inskribatua triangeluak barnean hartzen duen zirkunferentziarik handiena da; hiru aldeak ukitzen ditu. Zirkunferentzia inskribatuaren zentroari triangeluaren intzentro deritzo.

Intzentrok artikulu honetara birzuzentzen du. Triangeluez gainerako poligonoen intzentroetarako, ikus Lauki ukitzaile edo Poligono ukitzaile.
Triangelu baten (beltzez) zirkunferentzia inskribatua (urdinez), intzentroa (I), zirkunferentzia kanpoinskribatuak (laranja-kolorez), eszentroak (JA,JB,JC), barruko erdikariak (gorriz) eta kanpoko erdikariak (berdez)

Triangelu baten zirkunferentzia kanpoinskribatua triangelutik kanpo dagoen zirkunferentzia bat da, alde bat ukitzen duena eta gainerako bien luzapenak ere ukitzen dituena. Triangelu guztiek hiru zirkunferentzia kanpoinskribatu dituzte, bakoitzak triangeluaren alde bat ukitzen duela. Zirkunferentzia kanpoinskribatuaren zentroari triangeluaren eszentro deritzo.

Zirkunferentzia inskribatuaren zentroa triangeluaren barneko erdikariak elkartzen diren puntua da. Zirkunferentzia kanpoinskribatu baten zentroa triangeluaren angelu baten barneko erdikaria eta gainerako bi angeluen kanpoko erdikariak elkartzen diren puntua da. Angelu baten barneko erdikaria eta kanpoko erdikaria elkarzutak direnez gero, ondorioztatzen da zirkunferentzia inskribatuaren zentroak eta hiru zirkunferentzia kanpoinskribatuen zentroek sistema ortozentriko bat osatzen dutela.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Webgune elkarreragileak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.