Tri martolod
Tri martolod (euskaraz Hiru marinel edota Hiru itsasgizon) Bretainiako abesti herrikoi bat da. Bretainieraz abestu ohi da. Hiru itsasgizon gazteren istorioa azaltzen du, azkenean maitasun kontakizun bat ere agertzen delarik. 1970eko hamarkadan Alan Stivell musikariak burututako moldaketa eta grabaketaren ondorioz arrunt ospetsua bilakatu zen. Handik aurrera Bretainiako musikari ugarik abesti honen bertsio ugari sortu eta abestu izan ohi dituzte, horien artean, Nolwenn Leroy bretainiar abeslaria.
Tri martolod | |
---|---|
Alan Stivellen musika-lana | |
Egilea(k) | Alan Stivell |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Tri martolod |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Honen izena darama | itsasgizon |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Breton song (en) , Bretainiako musika eta herri-musika |
Deskribapena | |
Honen parte da | Tri Yann an Naoned (en) |
Hiru denborez osatutako dantza bat da, Bretainiako kostaldean, bereziki Bro Kernev eskualdeko hego kostaldean topa liteke.
Hitzak
Bretainieraz Tri martolod yaouank i vonet da veajiñ (bis) E vonet da veajiñ, gê! Gant 'n avel bet kaset... la la la... Beteg an Douar Nevez, gê! E-kichen mein ar veilh... la la la... O deus mouilhet o eorioù, gê! Hag e-barzh ar veilh-se... la la la... E oa ur servijourez, gê! Hag e c'houlenn ganin... la la la... Pelec'h on-oa konesañs, gê! En Naoned er marc'had... la la la... |
Euskaraz Hiru itsasgizon gazte bidaian joan ziren (bis) Bidaian joan ziren, eh! Eta haizeak bidali zituen... la la la... Ternuaraino, eh! Errotarri baten alboan... la la la... Ainguratu zuten, eh! Eta errota honen barnean... la la la... Neskame bat zegoen, eh! Eta galdetu zidan... la la la... Eta non ezagutu ginen, eh! Naonedeko merkatuan... la la la... |
Kanpo estekak
- Alan Stivellen bretainiar musikariaren Tri martolod abestiaren bertsioa entzungai (Bretainieraz)
- Nolwenn Leroyen bretainiar musikariaren Tri martolod abestiaren bertsioa entzungai (Bretainieraz)
- Yann Fanch abeslariaren Tri martolod abestiaren bertsioa entzungai (Bretainieraz)
- Shannon poloniar musika taldearen Tri martolod abestiaren bertsioa entzungai (Bretainieraz)
- Hitzak eta frantseserako itzulpena (Bretainieraz) (Frantsesez)
- Nachalo Veka feat. Hellawes - Tebya Jdala (more info / download)