Trematoda
Trematodoak edo trematoda (grezieratik, trimatodis, irekidura edo bentosekin) Platyhelminthesen barruan sailkatzen den animalia klase bat da. Espezieetako batzuk parasitoak dira, baita gizakiarenak ere. Bizitza ziklo konplexuak dituzte, batzuetan espezie bat baino gehiagoren bizkarroi bizi dira.
Trematoda | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Platyhelminthes |
Klasea | Trematoda Rudolphi, 1808
|
Hosto-itxurakoak izaten dira, zapalak, ez oso luzeak. Gorputzaren aurreko eta erdiko aldean bentosa batzuk izaten dituzte. Ziliorik ez dute, baina azala mintz ezkatatsuz hornitua dute. Ahoa bai, baina uzki-zulorik ez dute trematodo-espezie gehienek. Hermafroditak dira. Hainbat eraldaketaren ondoren eta zenbait bizkarroi-oinetik igaroz iristen da trematodo heldu izatera.
Trematodo-espezie batzuk (digeneoen subklasekoak) gizakiaren bizkarroiak dira. Batzuek ehunak infektatzen dituzte (Paragonimus westermani birikan, Clonorchis sinensis eta Fasciola hepatica gibelean), eta beste batzuek odola (Schistosoma generokoak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.