Tratu txar

Tratu txarra konfiantza eta zilegitasuna espero den egoera batean, pertsona bati kalte fisiko edo psikologiko eragin edo espero den zaintza eta laguntza ematen ez diren jokabidea da. Bi motako tratu txarrak bereizten dira; alde batetik, zerbait kaltegarria nahita eginez eragiten den tratu txarra, abusu eta batzuetan gehiegikeria deitzen dena eta espero den laguntza edo tratu ona ez emateagatik eragiten dena, zabarkeria deitzen dena. Tratu txarrek denboran zehar jarraipen luzea badute, jazarpena gertatzen dela esaten da. Tratu txarrak gizarteko eremu askotan gertatzen dira: familian (etxeko indarkeria, indarkeria matxista), eskolan (eskola jazarpena), lantokian (lan-jazarpena) nahiz poliziaren aldetik (poliziaren gehiegikeria eta tortura).

« Haur jolasak

PARKEAN neska talde bat eseri da nire alboan. Hamabost edo hamasei urte izango dituzte gutxi gorabehera. Oso altu hitz egiten dute eta behin eta berriro ari dira barre algaraka. Normala, adin horretan.

Baina hain normala iruditu ez zaidana eta atentzioa eman didana euren keinu eta hitzetan antzematen den agresibitatea da. Bata bestea irainduz komunikatzen dira.

Hala iruditzen zait niri behintzat, baina, ikusten ari naizenez, haiei normala iruditzen zaie. Elkarri horrela hitz egiten ohituak daude, antza. Euren artean erlazionatzeko beste modurik ezagutzen ez dutela ematen du.

Mutil talde bat agertu da eta neskak agurtu dituzte modu lotsagabe eta iraintzaile batean. Baina neskak ez dira irainduta sentitu, hala ematen du, mutilek esandakoari barrezka erantzun baitiote. Neska batek, mutilen jokoa jarraituz, irain gogor bat bota dio mutil bati, eta orduan, mutila neskaren gainera abiatu da eta bi eskuekin haren lepoa estutzen hasi da, brometan, talde guztiak barre egiten duen bitartean.

Askatu denean, neskak, pasa duen estutasuna disimulatu nahian, berriz iraindu du mutila hitz gogorrekin, eta poliki-poliki, isilduz joan dira denak. Litxarreria jateko ordua heldu da: barbakoa zaporeko gusanitoak, urdaiazpiko zaporeko artaleak, txokolatezko palmerak, erregalizak, Coca Cola latak, gominolak… Antsietatez jaten dute. Elkarri hitz egiten dioten bezala.

Euren gurasoak imajinatu ditut une batean. Euren aita-amekin horrelako jarrera izango ote duten pentsatu dut, harropuzkeria horrekin erantzungo ote dioten haiek esaten duten guztiari.

Eta eguneroko albisteak irakurriko ez banitu, agian gehiegizkoa irudituko zitzaidan pentsatzea gure artean euren amei tratu txarrak ematen dizkieten gero eta seme gehiago daudela. Seme harroputz eta bortitzak, neska baten lepoa estutzea jolas dibertigarritzat dutenak.

 »

Karmele Jaio, “Haur jolasak”, Deia. (Moldatua).[1]

Tratu txar
Deskribapena
Motagiza portaera
erasoa
Identifikatzaileak
GNS-10Y07

Erreferentziak

  1. Jaio, Karmele. (2014). Unibertsitatera sarbide-proba. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.