Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[1] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[2]
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Ordo Cisterciensis strictioris observantiae |
Izen laburra | O.C.S.O. |
Mota | erlijio-ordena, first order (en) eta erakundea |
Jarduera | |
Honen parte | Q12899866 |
Eskumendekoak | Order of Cistercian Nuns of Strict Observance (en) |
Historia | |
Sorrera | 1098 (egutegi gregorianoa) 1664 |
Sortzailea | Armand Jean Le Bouthillier Rancé |
webgune ofiziala |
2018 hasieran, 1.796 monje[3] eta 1.592 moja[4] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]
Erreferentziak
- Ordre Cistercien de la Stricte Observance. ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
- Zistertar. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
- Statistiques Moines - Monks - Monjes (01/01/2018). ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
- Statistiques Moniales - Nuns - Monjas (01/01/2018). ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
- Monasteries. Alphabetical List. ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
Kanpo estekak
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.