Transvaal probintzia

Transvaal probintzia (afrikaansez: Transvaal Provinsie) 1910etik 1994a arte iraun zuen egitura politikoa izan zen, lehenik Hegoafrikar Batasunean eta gero Hegoafrikako Errepublikan; gero, konstituzio berriarekin batera, probintzien berrantolaketan desagertu zen.

Transvaal probintzia
1910eko maiatzaren 31  1994ko apirilaren 27a

Transvaal probintzia armarria

Geografia
HiriburuaPretoria
Biztanleria1.268.716 (1904)
9.491.265 (1991)
Azalera288,000 km²
Historia

Koloniatik probintziara

1910ean, Erresuma Batuko lau koloniek bat egin zuten Hegoafrikar Batasuna osatzeko: Transvaalgo Kolonia, lehenago Hegoafrikar Errepublika izandakoa alegia, Transvaal probintzia bihurtu zen. 1961ean, Hegoafrikar Batasuna Commonwealth elkartearen parte izateari utzi zion, Hegoafrikako Errepublika bihurtzeko. Urte horietan, Transvaal (PretoriaJohannesburg hirien ingurua, zehazki) errepublikaren motor ekonomiko nagusi bilakatu zen.

Apartheid

Londres, 1989. Apartheidaren kontrako propaganda duen autobusa.
Londres, 1989. Apartheidaren kontrako propaganda duen autobusa.

Hegoafrikar Batasunaren sorreran, bistan da, zuriek bakarrik hartu zuten parte, boerren ondorengoak –afrikanerrak- zein britainiarrenak; beltzak bigarren mailako biztanleak ziren, eta egoera hau 1948tik aurrera legeztatu zen, apartheid izeneko erregimena indarrean sartzean: honek beltzei herrialdearen ekonomian parte hartzea eragozten zien, eskulan merke gisa ez bazen. 80. hamarkadatik aurrera, baina, hainbat faktorek apartheidak jarraitzea ezinezkoa bihurtu zuten; nazioartean eta Hegoafrikako Errepublika barruan presioa gero eta handiagoa zen, eta diskriminazioa mantentzen zuten legeen deuseztatze prozesua hasi zen. 1994ko hauteskundeetan (beltzak lehenengoz hautagaitzat aurkezteko eta botoa emateko eskubidea izan zuten) Afrikako Kongresu Nazionalak irabazi zuen, eta apartheid erregimenaren azken arrastoak desagertu ziren.[1]

Probintziaren zatiketa

1994ean, apartheidaren amaierarekin batera, herrialdea berregituratu zen eta Transvaal hainbat probintziatan zatitu zen. Haren hego-erdialdea Gauteng bihurtu zen; iparraldea Limpopo; hego-ekialdea Mpumalanga; hego-mendebaldea Ipar-Mendebaldea probintzia; eta zati txiki bat Kwazulu-Natal.[2]

Kanpo estekak

  1. Ottoway, Marina. (1993). South Africa: The Struggle for a New Order. Brookings Institution Press ISBN 978-0815767152..
  2. Sanderson, Edgar. (2001). Great Britain in Africa: The History of Colonial Expansion. Simon Publications LLC.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.