Translokazio kromosomiko
Translokazio kromosomikoa kromosomopatiaren mota bat da, homologoak ez diren bi kromosomen arteko zatiak trukatzen direnean gertatzen dena. Hots, informazio genetikoaren zati bat homologoa ez den kromosoma batera pasatzen denean translokazioaz hitz egiten da.
Translokazioaren maiztasuna 1/500 da (500 jaioberrien artean 1ek du translokazioa) [1]
Hiru mota daude:
- elkarrenganako translokazioak: ohikoenak dira. Bi kromosomek zatiak elkarri ematen dizkiote, hots, material genetikoa bi kromosomen artean trukatzen da
- translokazio bakunak: kromosoma baten zati bat homologoa ez den beste kromosoma batera pasatzen denean. Ez dago truke genetikoa (bi noranzkoko mugimendua izan beharrean, noranzko bakarreko mugimendua dago)
- translokazio robertsonianoak: kromosoma oso bat beste bati atxikitzen zaionean
Leuzemia mieloide kroniko izeneko gaixotasunean 22. kromosomaren zati bat translokatzen da eta 9. kromosomaren beso laburrean azaltzen, Filadelfia kromosoma deitutakoa agertuz.
Translokazioak dituzten gizabanakoak orokorrean osasuntsuak dira, baina seme-alabak sortzerakoan arazoak agertu daitezke (abortuak edo ondorengo gaixoak), haien gametoek desoreka kromosomikoa dutelako
Erreferentziak
- Caroline Mackie Ogilvie and Paul N Scriven (2002): Meiotic outcomes in reciprocal translocation carriers ascertained in 3-day human embryos Europan Journal of Human Genetics 10:801-806
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.