Transformers: Age of Extinction
Transformers: Age of Extinction (euskaraz Transformers: Desagertzearen Aroa) edo Transformers 4 2014ko Michael Bay estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Mark Wahlberg, Stanley Tucci, Kelsey Grammer, Nicola Peltz, Jack Reynor, Sophia Myles, Li Bingbing, Titus Welliver, T.J. Miller eta Peter Cullen aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Transformers 4 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma eta film komikoa |
Iraupena | 165 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Transformers (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Transformers (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles, Chicago, Hong Kong, Pekin, Detroit eta Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Bay |
Gidoigilea(k) | Ehren Kruger (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Mark Wahlberg Nicola Peltz Jack Reynor Kelsey Grammer T.J. Miller (en) ![]() Sophia Myles Li Bingbing Stanley Tucci Han Geng (en) ![]() Titus Welliver Cleo King Frank Welker John DiMaggio John Goodman Ken Watanabe Peter Cullen Charles Parnell Michael Bay Robert Foxworth | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Don Murphy Tom DeSanto Lorenzo di Bonaventura Ian Bryce |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures Hasbro |
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg |
Edizioa | William Goldenberg Roger Barton Paul Rubell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Steve Jablonsky |
Argazki-zuzendaria | Amir Mokri |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hong Kong, Texas eta Chicago |
Fikzio-unibertsoa | Transformers Bayverse (en) ![]() |
transformersmovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Transformers sailaren laugarren filma da.
Argumentua
Chicagoko tragedia jazo zenetik 4 urte igaro dira eta gizateria suntsipen hartatik zuzpertzen jarraitzen du, baina Autobotak nahiz Dezeptikoiak Lurretik desagertuak dira. Orain, AEBetako Gobernuak erreskatatutako teknologia bere Transformerrak eraikitzeko erabiltzen ari da. Proiektu honen arduraduna Joshua Joyce (Stanley Tucci) diseinatzaile harroputza da, Autobotak "teknologia zaborra" direla eta robot askoz hobeagoak eraikitzeko gai dela uste du. Bitartean, Cade Yeager (Mark Wahlberg) mekanikari asmatzaileak Marmon erdi-trailer bat topatu du. Hura konpontzen saiatzean, kamioia Transformer bat izateaz gain, Optimus Prime (Peter Cullen) bera dela ohartuko da, Autoboten buruzagia. Cadek ez dakiena aurkikuntza horren ondorioak zein izan litezkeen da.
Aktoreak
- Mark Wahlberg: Cade Yeager
- Nicola Peltz: Tessa Yeager
- Stanley Tucci: Joshua Joyce
- Li Bingbing: Su Yuerning
- Kelsey Grammer: Harold Hattinger
- Titus Welliver: James Savoy
- T. J. Miller: Lucas Flannery
- Jack Reynor: Shane Dyson
- Sophia Myles: Darcy Tirrel
- James Bachman: Gill Wembley
- Abigail Klein: Joshuaren laguntzailea
- Cleo King: higiezinen agentea
- Charles Parnell: CIAko zuzendaria
- Michael Bay : Kamioi bidaiaria
- Ahotsak
- Peter Cullen: Optimus Prime
- Mark Ryan: Lockdown eta Bumblebee (ahotsa)
- Ken Watanabe: Drift (ahotsa)
- John DiMaggio :
- Crosshairs (ahotsa)
- Leadfoot (ahotsa)
- John Goodman: Hound (ahotsa)
- Reno Wilson: Brains (ahotsa)
- Frank Welker: Galvatron (ahotsa)
- Robert Foxworth: Ratchet (ahotsa)