Transfobia
Transfobia pertsona transexualen edota transgeneroen aurkako jarrera, pentsaera, jokabide eta ekintza multzoa da. Aurreiritzi eta bereizkeria era bat da, arrazakeria eta sexismoa bezala. Transfobia atsekabe, nazka, beldur, haserre, indarkeria edo ezerosotasun moduan ager daiteke. Maiz iritzi homofoboekin datorrenez, homofobiaren alderditzat hartzen da.
1999. urteaz geroztik Transgeneroen Oroimenaren Eguna ospatzen da urtero, azaroaren 20an, indarkeria transfoboak hildakoen oroimenez.
Ikus, gainera
- Homofobia
- Transmisoginia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.