Transexualitate

Transexualitatea pertsona batek jaiotzerakoan esleitu zaion sexu eta bere genero identitatearen artean desadostasuna sortzen duen egoera da. Haien burua, bizitzak ezarritako sexuaren kontrako bezala ikusten dituzten pertsonak dira eta gehienetan haien ongizaterako sexu aldaketa prozesu batetik pasa behar dira. Beraz, pertsona transexual batek jaiotzerakoan genitalak begiratu ondoren sexu okerra suposatu zitzaien pertsonen egoera da. Hots, bulbarekin jaiotako gizonak eta zakilarekin jaiotako emakumeak.[2] Pertsona baten sexua jaiotzerakoan esleitu zitzaionarekin bat ez datorrela adierazteko erabiltzen den kontzeptua da.[2]

Trans bandera, transgenero harrotasunaren bandera moduan ezaguna da. Ikur honek pertsona trans-en harrotasuna, eskubide askatasuna eta aniztasuna ikusaraztea du helburu. Bandera hau 1999. urtean sortu zen, Monica Helms, emakume transaren eskutik.[1]

Terminologia

Transexualitatearen inguruan dauden hitz eta kontzeptuak ez daude oraindik oso adostuta, batez ere gutxi aintzat hartu eta ikasitako gutxiengo bat direlako. Egia da, azkenengo boladan gero eta terminologia gehiago agertzen ari direla eta bere azterketetan egiten diren saiakera eta esfortzu handienak komunitate transexual beretik egiten ari dira.

Genero identitateak pertsona bakoitzari jaiotzaz esleitzen zaion sexuarekin bat datorren edo ez erreferentzia egiten dio. Pertsona jaiotzaz esleitu zitzaion sexuarekin identifikatzen ez bada, pertsona hori "trans" izango da. Aldiz, jaiotzaz esleitu zaion sexuarekin bat egiten badu, pertsona hori "zis" edo "zisgenero" izango da.[3]

Transexualitate egoeran dagoen emakumeak, gizartearentzat gizonezkoari dagozkion genitala (zakila) edukiko du. Aldiz, transexualitate egoeran dagoen gizonak, gizartearen begietan emakumeari dagozkion genitala (alua) izango du. Hau da, bere sexualitatea psikologikoki bereizten da eta ez anatomikoki. Hori dela-eta, pertsona transexual batzuek genitalak beren sexu psikologikora egokitzeko ebakuntza egiten dute. Trans*: lehen aipatutako “zis” kategoriatik at kokatzen duen jendeari egiten dio erreferentzia. Hitzaren ondoko asteriskoak kontzeptuak barne hartzen duen aniztasuna azpimarratu nahi du. Izan ere, Trans* pertsonen barruan definizio eta esperientzia anitz daude.[4]

Horietako definizio nabarmenenak transexual eta transgenero artean dagoen desberdintasuna azpimarratu behar da, askotan kontzeptu hauek nahasten direlako. Transgenero, jaiotako sexua, genero identitatearekin bat egiten ez duten pertsonen egoera da, hauek ez dute sexua berregokitzeko prozesu kirurgikotik pasa eta garrantzitsua da aipatzea, askok ez dutela horren beharra ikusten.[5] Hori da bi kontzeptu horien arteko funtsezko desberdintasuna, transexualek sexu trantsizio hori pasa dute edo pasatzearen beharra sentitzen dute, bere ongizaterako. Dena den, oraindik ere bi terminoak "transexual" hitzak orokortzen ditu, bietan agertzen delako sexu eta genero identitatearen arteko desakordio bat.

Historia

XX.mendearen erdialdean, medikuek identitate desorekengatik interesatzen hasi ziren, batez ere identitate sexualari eragiten ziotenak: Nikolaus Friedreich (1830), Jean Étienne Dominique Esquirol (1840), Richard Von Kraft-Ebing (1892) eta Moll (1892).

XX. mendearen erdialdean, Henry Havelock Ellis eta Magnus Hirschfeld (1910) autoreek trabestismo bezala identifikatu zuten fenomeno klinikoa izendatu zuten. Spengler (1914) medikuntza juridikoaren ikuspuntutik ikasi egin zuen gaia. Transexualitate terminoa Harry Benjaminek proposatu zuen 1953an, eta horrekin batera hormonekin egiten zen tratamendu bat, bere pazienteen ezinegona konpontzeko asmoarekin. 1973an John Money ezaugarri kliniko hauei "genero disforia" deitu zion.

Hormonen eta kirurgiarekin egin ziren lehenengo sexu aldaketa tratemenduak ez ziren publikoki aurkeztu, isiltasunaren bidetik igaroz. Ezagutzen den lehenengoa 1912an Hirschfeld medikuarengatik zitatua izan zen; beranduago bere ikasle izango zen Felix Abrahamengatik deskribatutako gutxi batzuk egin zituen Berlin, Praga, Britania Handia eta Italian. Aipatzekoa da nazi mediku batzuk ere egin zutela horrelako prozesuak. Dena den, Magnus Hirschfeld doktoreak beste operazio bat egin zuen eta honetan, datu zehatzak daude beraz hauxe hartzen da lehenengo sexu aldaketarako kirurgia bezala. 1930an egin zen, Elnar Mogens Wegener danimarkako artistak, emakume bilakatu nahi zuen, baina tamalez, operazioaren efektuengatik egun gutxira hil egin zen.[6]

Esperientzia horren ostean, prozesu horretan ikertzen jarraitu zen eta publikoaren aurrean aurkeztu zen lehenengo saioa Copenhaguen egin zen 1952. urtean, noski munduan zehar izugarrizko eragina eduki zuen. Entsegu hau Ameriketako Estatu Batuetako armadaren soldadu bati egin zioten, George Jorgensen izenez eta operazioaren ostean Christine bezala ezagutuz, 1954an "Women of the year" sariaren irabazle bezala aukeratu ziotena. Operazioaren arduradunak, Christian Hamburger endokrinologo, George Stürup psikiatra eta Paul Fogh-Andersen eta Erlin Dahl-Iversen zirujauak izan ziren.[7]

Robert Stoller psikiatra transexualitatea, desberdintasun kondizio bezala deskribatu zuen lehenengoa izan zen, fenomeno hau sexu identitatearekin erlazionatuz, sexu biologikoaren kontraposizioan.[8] Stolleren lehenengo frogaketa, emakume transexualak txikitatik portaera femenino bat aurkezten zutela zen, bai janzkera, joko eta performatibitatean, baita ahots tonuan eta hizkeran ere.[8] Aipatzekoa da psikiatra honek sexu aldaketaren prozesu kirurgioka baztertzen zuela.[9]

Diagnostikoan akatsak gertatzen badira ondorioak oso latzak izan daitezke, tratamenduaren hartzaileen deskonpentsazio psikotikoa sorraraziz.[8] Sexu aldaketako prozesu kirurgiko eta hormonala, transexualitatearen definizio eta diagnostikoaren menpe aurkitzen da sexuaren berregokipen hormonal eta kirurgikoa.[8]

Denbora aurrera agin ahala, transexualitatea erregistro patologikoen lekua utziz joan da eta tratamendua murrizketa terapeutikoetatik askatu egin da: Sexu aldaketaren prozesua, orain hainbat herrialdeetan nahi duenaren eskuetan dago. 1988 Louis Gooren Herbehereetako endokrinologoa transexualismoaren katedra sortu zuen, "Amsterdameko Unibertsitate Askearen", medikuntza fakultatean (Vrije Universiteit of Amsterdam), endokrinologia departamentuan, profesionalei erakusteko transexualitatearen hautemate garaia eta bere tratamendu hormonal-kirurgikoa.[10]

Gaur egun, transexualitatearen kondizioa bere baitan ez da gaixotasun mental bezala kontsideratzen. "Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales" edo DSM IV Amerikako Psikiatria Asoziazioa, genero disforia, Identitate Sexualen Nahasteen barruan sartzen du.[11]

1977an Osasun Mundialaren Erakunea (OMS), sindrome mediku bezala hartu zuen eta hiru trastorno desberdin definitzen ditu: Txikitako identitate sexualarena, rol bikoitzako trabestismoa eta transexualismoa; DSM IVan, hiru entitate hauek kategoria berean bilduta daude "Identitate Sexualaren Trastornoen" multzoan izendatutakoa.[11]

Diagnostikoa egiterako orduan bi elementu daude. Lehendabizi, indibiduoa beste sexuarekin identifikatzen delaren frogak egon behar dira, garrantzitsua da ondoeza edukitzea daukan sexuagatik.[11] Beraz identitate sexualaren ez-adostasunaren diagnostikoa egiteko ondoezaren proba kliniko eta esanguratsuak egon behar dira, edo indibiduoaren ekintzen bestelako narriadura bat.[11] Diagnostiko hau ez da egin behar indibiduoa pertsona intersexuala denean, batez ere identitate sexualaren ez-adostasuna hipogonadismoagatik etortzen delako.

Identitate sexualaren ez-adostasuna duten indibiduo askok sozialki oso isolatuak bukatzen dute. Horrek, autoestimu txikia izatera bideratzen du eta eskolarekiko gorroto sentimendua garatu dezala, bertan bera utziz.[11] Kideen bazterketa, burlak eta horietakoak ume hauetan etengabeko ondorioak eduki ditzake: drogen kontsumoa, depresioa edo suizidioa adibidez.[11] Helduengan, antsietate eta depresio sintomak egon ahal dira.

Europako herrialde txikien datu estatistikoek diote, 30.000 gizonetik 1 eta 100.000 emakumetik 1ek tratamendu kirurgikoa nahi dutela.[11] Identitate sexualaren arazoak ume eta gazteengan ez dira nahaste mental bezala definitzen DSM IVean.

2009ko urriaren ikerlari talde bat "Mexiko Psikiatria Instituto Nazionalagatik" finantziatua, ikerketa bat aurkeztu zuen OMSri transexualitate nahaste mentalen sailetik kentzeko. Mexikoko ikerketa, Brasil, India, Frantzia, Sudafrika eta Libanoko antzeko lanekin gehitu zen eta 2018an aurkeztu ziren CIE-11an transexualitatearen birklasifikazioa eztabaidatzen ari zenean. Ikerketa hauek pertsona transexualak sentitzen duten ondoezaren faktore kausala seinalatzean bat egiten dute, hau ez da bere identitate kondizio sexualagatik, baizik eta bizitako diagnostiko bat ezabatzea garrantzitsua kontsideratu zuten eta horrela benetako arazoa aurre egin.[12][13][14][15]

2018ko ekainaren 18an, OMS bere manualaren edizio berria argitaratu zuen eta transexualitatea buruko trastornoen kapitulutik kendu zuen baina osasun sexualaren kondizio erlatiboak parte izatera egin zuen. Aurrerapauso bat da transexualitatearen despatologizazioaren bidean baina genero inkongruentzia deitzera pasa da. Edizio honetan CIE-11 sartuko da 2022an, oraindik dagoena (1990) ordezkatzeko.[16]

Irizpide diagnostikoak

Trabestismoa, homosexualitatea eta intersexualitatearen irizpide diagnostikoak hurrengoak dira:

- Trabestismoa (beste sexuarekin erlazionatzen diren arropekin janztea gustatzen zaion pertsonak) ez dago barne-borrokarik bere sexu biologiko eta generoaren artean, berriz pertsona transexualaren identitate sexuala ez du egiten bat bere sexu biologikoarekin. Adibidez, mutil trabesti bat,nahiz eta emakumearekin erlazionatzen diren jantziekin ibili, mutil bezala hartuko du bere burua.[17]

- Autore batzuk aipatzen duten, gizonekin lotzen diren arropekin janzten diren emakumeak transexualak direla eta ez trabestiak, mutil trabestiari ezaugarritzen zaiona besteen begiradak probokatzen dion kitzikeria baita. Kontrako kasuan ez da hori gertatzen, emakumea ez zaio eszitazio hori sorrarazten, bere identitatea desestaltzen bada lotsatu egiten da.

- Intersexualak kondizio biologiko, genetiko eta fisiologikoak dute eta sexua definitzen duten irizpide morfologikoen (egitura kromosomikoa, gonadak, barne eta kanpo genitalak, bigarren mailako karaktere sexualak) diskrepantziagatik definitzen dira. Adibidez, XX mutila, Turner sindromea, aegenesia mulleriana, agenesia gonadala, disegenesia gonadal bikoitza eta puroa, super emakume XXX, XXY sindromea, ginadroide hermafroditismoa, maskulinizazio idiopatikoa, sortzetiko hiperplasia suprarrenal etab.

Berriz pertsona transexuala, bere burua beste sexuaren parte bezala hartzen du, ezberdina dela bere morfologiarengatik edota dotazio kromosomikoagatik ez dago zalantzatik baino pertsona hori ezeztatzen du; beraz genero identitate konfrontazio bat sortzen da, subjektu, sexu biologiko, dotazio kromosomiko, barne eta kanpoko organo sexual eta bigarren mailako karaktere sexualen artean.[18]

Legalitatea

Pertsona transexualak zailtasunak izaten ohi dituzte dokumentu ofizialekin identifikatu behar izaten direnean. Haiek izaten duten arazoa hurrengoa da: bere itxura ez dator bat nortasun agirian agertzen den sexuarekin. Hori gertatzerakoan arazo handiak sor daitezke eguneroko bizitzan, kreditu txartela erabiltzerakoan, hegazkin tiket bat erosterakoan edota lanpostu bat eskatzeko zailtasunak izaterakoan.

Sexu aldaketaren prozesua

Pertsona transexual guztien nahia da sentitzen diren bezalaxe bizitzea, horregatik bere itxura fisikoa eta irudi soziala, identifikatzen diren sexuri moldatzearen beharra ikusten dute. Honi, prozesu transexualizadorea deitzen zaio eta atentzio psikologiko batekin hasten da pertsona gertatzen dena hobeto ohartzeko. Ondoren, prozesu hormonal batera pasatzea izango zen hurrengo pausua. Estatuan ezin da egin 18 urtea eduki arte. Azkenik, kirurgia prozesu batetik, honekin gorputza aldatu egiten baita. Genitalak berregiteko kirurgia egiten dira eta maskulinizatu edo feminizanteak izaten dira. Baginoplastia, faloplastia, mamoplastia horien adibide dira. Orain bai, ebakuntza-gelatik pasatzearen erabakia faktore askoren mende dago. Operazioek ez dute arrakasta ziurtatzen baina teknologia eta teknika hauetan aurrerakuntza handiak egin eta egiten ari dira. Baina azpimarratzekoa da, pertsona transexual guztiak ez dute bilatzen operazio edo interbentzio medikurik.[19]

Ezeztatutako sexuaren bigarren mailako karaktere sexualak gutxitzea du helburu tratamendua.

- Biologikoki, mutil diren pertsonengan, giharrak gutxitzen dira eta zakila eta barrabilen inboluzio bat egiten da eta bularren garapena tratamendu endokrinologikoaren bidez. Alu berri bat sortzen da eta ilea ere kendu egiten da elektrokoagulazioaren teknikarekin.[20]

- Biologikoki emakume diren pertsonetan, efektua honetan datza: Masa adiposoaren eta bularraren erredukzio bat, giharren handitzea eta ahots tonuaren aldaketa batez ere, tratamendu endokrinologiko bidez. Zakil berri baten eraketa, tekniko kirurgiko konplexuekin egiten da, batez ere tentetzea barne protesi batek erraztu behar duelako.

Egokitzeko kirurgia edo adekuazio kirurgia, sexu asignazio edo erreasignazioa hobeto esanda, subjektu transexul baten osasun egoera hobetzeko eta bizi kalitatea hobetzeko kontsideratzen den terapia zientifiko bat da.[18]

Badaude kasuak non, mutil transexualak bularrak kentzen dituztela minbizia garatzeko beldurragatik.

Transexualitatearen garrantzia ez da kirurgiaren eskaria, ezta operatzearen beharra, baizik eta genero identitatea. Pertsona transexuala mutilaren gorputz batean giltzapetuta dagoen emakume bat delaren ziurtasuna badu,edo emakume gorputz baten barruan dagoen mutil bat. Horrexegatik, bere gorputza aldatu nahi dute, identitate horretara moldatzeko.[18]

- Emakume transexuala ez du gozamena sentitzen emakumezkoekin erlazionatzen diren arropak jarriz, emakume sentitzen da eta gizon (heterosexuala den kasuan) edo emakume (lesbiana) edo biak (bisexuala) erakarri ahal diote, baina bazterketa sorrarazten zaio bere bikote sexuala duen zakilagatik interesatzea.[17]

- Gizon transexuala ez du gozamena sentitzen gizonezkoekin erlazionatzen diren arropak jartzen. Baliteke emakume (heteosexuala), gizon (homosexual) edota bi (bisexual) sexuengatik erakarpena sentitzea.[17]

Gizon bezala identifikatzen da eta gehiengoa onartuta geratzen da bere gorputzengatik atal femeninoak ezabatzen badira, genital maskulinoak izatearen beharra sentituz. Baina dena den, genital maskulinoak nahi dutenentzat protesiak existitzen dira.

Autore batzuk planteatzen dute hipoteseia hurrengoa da: Gizon transexual gutxiago dira eta ez daude hain aztertuak, oharkabean pasatzen dira eta askok gizon bezala bizitzea lortzen dute. Emakume transexualak aldiz, askotan prostituzioan lan egiten bukatzera ikusten dira ez dutelako bestelako lan bat lortzen pairatzen duten diskriminazioa dela eta.

Herrialde batzuetan "trans" fenomenoaren partekoek, non sexuak jarritako muga guztiak dudan jartzen duten guztiak sartzen dira- izan transexualak, transexualistak, trabestiak, drag queen, drag king, butchers, queer etab. kontsideratzen dute gure kultura posmodernoa postransexualismoaren garaian sartu egin dela eta kasu askotan, homo kirurgiko praktikak borrokatzen dute eta bere adekuazio sozialaren nahia besterik ez dute adierazten.[10]

Laguntza medikoa

1989an Europar Legebiltzarrak onartu zuen transexualei laguntza medikoa eman behar zitzaiela. Transexualitatea DSM V-ean "genero disforia" gisa jasotzen da, gaixotasuna dela aintzat hartuz, eta beraz, Osasun Publikoak tratamendua bere barne hartzen du. Hormonoterapia endokrinologian espezializatutako medikuak gidatzen du, eta zirujau plastikoak bai torax zein genitaletako ebakuntza burutzen du. Osasun Publikoaren baitan, ebakuntza hauek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitalean, Malagako Carlos Haya Unibertsitate Ospitatean eta Valentziako La Fe Unibertsitate Ospitalean egiten dira.

Eztabaidak

XX. mendearen hasieran pertsona transexualentzat posibilitate berriak zabaldu ziren, prozesu endokrinologiko eta tratamendu hormonalengatik.Orainaldian horrela sentitzen diren pertsonak sexu aldaketa bat egiteko aukera dute teknologia, medikuntza eta kirurgia lortutako garapenagatik. Orain posible da giza gorputzaren itxura eraldatzea.[10]

Hau paradoxa ugari sorrarazi ditu:

- 2011ko ekainaren 4an, sexu bereko ezkontza ez zegoen onartuta jurisprudentzia franstsesarentzat, baina hala eta guztiz ere Nancy-n (Frantzia) bi emakumek ezkontzea lortu zuten. Élise operatua dagoen transexual bat da eta dokumentazio femeninoekin, berriz Stephanie dokumentazioan ez datza bere sexu aldaketa (operatua dagoen ala ez ezezaguna da guretzat), beraz bere dokumentuetan maskulino bezala agertzen da. Legearentzat orduan mutil eta emakume baten arteko ezkontza bat zen.[21]

- 2008ko ekainaren 29an, Thomas Beatie, gizon transexual bat bere lehenengo semea izan zuen non bere aita izango zen eta ez berriz bere ama.

Gizartearen erreakzioa transexualitate eta transgenerismoaren aurrean eztabaida gogorra sortu egin du ordena mediku, psikiatriko, psikologiko, juridiko eta etikoaren arazoabere konplexutasunean. Antropologo sozial, psikologo, magistratuak eta filosofoek bere ondorioez hausnartzera jarri behar dira.

Horrela agertu ziren hurrengo eztabaidak:

- Beste subjektibitate eta sexualitate forma ezberdinak baztertzen dituen arau heterosexual baten aurrean objekzioak.

- Gorputz sexuatuak aldatzeko gaitasuna duten teknika medikuen ezartzearen inguruko eztabaidak.

- Polemikak bikote ez heterosexualetan fertilizazio lagundua eta familia berrien konstituzioa, non egitura familiar horietan identifikazioa aztertzeko beharra planteatzen duten.

- Pertsona transexualen errekonoimendu legalaren eskaera, karakter sozialaren arazoak planteatzen ditu, binkulatzerakoan instantzia juridikoen erabako ezberdinei binkulatzeagatik, litigio kasuetan pronuntziatu behar direnak.

- Sexu maskulino edo sexu femenino izatea nola definitzen duen erregistro zibila espezifikatzea.

- Zuzenbidea berriz aztertu behar da sexuaren definizio juridikoa aldatzeko (zuzenbidearen esparruan egon ahal diren ondorioekin) pertsona transexualeei, sexu aldaketa errekonozimendua emateko.

- Dokumentuan sexua aldatzerakoan, amatasun eta aitatasun kontzpetuak eta filiazio arauak aldatu egingo dira; zuzenbideak erabaki behar du zer den aita bat eta ama bat.

Transexualitatearen kausak

Ivanka Savic eta Stefan Arver, sueziarren azterketa batean, sexu disforia burmuin desberdintasun atipiko baten ondorioa bezala proposatzen da, baina ez dago daturik hori frogatzeko.[22]

Kruijver doktorearen ikasketa batean (Amsterdam) transexualengan, burmuin eta genitalen bereizketa sexuala norabide desberdinetan joan ahal diren hipotesia eusten du, transexualitatearen oinarri neurobiologikoari seinalatuz.[23] I. Savic eta S.Arver, beste ikasketa bat, Stockholm Brain Institutuaren Neurozientzia Klinikoaren departamentuan, 48 gizon eta emakume heterosexual eta 24 emakume transexual (gizonetik emakumera igaro direnak) ezin izan zuten aurreko erantzunak egiaztatu, bana burmuinaren anatomia, identitate generoan paper bat betezen duela eusten du.[24] Elektroenzefalogramen (EEG) bidez burmuinaren erreakzioak lokalizatutako azterketa baten analisia, erakutsi egi ndu transexualen taldea emakumearen antzerakoak izan zirela, gizonen taldea baino.[25]

Alde sozialak

Transexualak diren pertsona askok, txikitatik sexu pertenentzia ziurtasun bat dute, nahiz eta gizartea eta familia horrela ez dela esan. Baina arazoaren benetako muina nerabezaroan planteatzen da, guztiontzat oso zaila den aroa, gorputzak jasaten dituen aldaketa hormonal eta fisikoengatik, garapenaren fase honetan. Imajinatu behar dugu, zenbatetaraino zaila izan behar den pertsona hauentzat aldaketa guzti hauek esperimentatzea, aldaketa hauek guztiak nahi duten norabidean joaten ez direnean ikusita. Momentu hartan, etorkizunaren espektatiba guztiak apurtu egiten dira, non bere gorputza nahi duten bezala garatuko zela eta identifikatzen diren bezala. Errealitatea etsipen eta estutasun egoera batean uzten die, nahi ez duten gorputz batekin aurkitzen dira, emozio laguntzarik gabe... Ikusi ahal den bezalaxe, bere bizitzaren denbora handia ematen dute laguntza ematen dieten profesionalak bilatzen. Laburki esanda, ezin dute zisgenero den beste pertsonen bizitza berdinaz gozatu.[19]

Hezkuntza

Mendebaldeko kulturetako hezkuntza sistemetan gai honi buruzko begirada eta jarrera askotarikoak topa daitezke. Gaia erabat saihestetik gaia behar bezala lantzeraino.[26] Sexua eta afektibitatea lantzeko ahaleginak egiten dira ikastetxe batzuetan baina transexualitatea gaia lantzeko generoari buruzko hausnarketak behar dira.[27]

DSM-V eskuliburua

Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren gidaliburuak, 2013ko maiatzean ateratako bosgarren edizioan, transexualitatea gaixotasun moduan azaltzen jarraitu nahi du. Alinda Araneta sexologoaren hitzetan "beren sexuarekin identifikatuta ez egoteagatik transexualek jasaten duten sufrimenduak eta larritasunak zerrendan jarraitzen dute".[28] Horren aurrean transexualen kolektiboek haien protesta ezagutzera eman dute.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Bandera trans: todo lo que necesita saber sobre ella» Conozcamos Todas Las Banderas Que Hay En El Mundo 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  2. «Transexualitateari buruzko terminologia» Naizen (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  3. Raquel., Platero,. (2014). Transexualidades : acompañamiento, factores de salud y recursos educativos. Bellaterra ISBN 9788472906884. PMC 912285877. (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  4. «Sexualitatearen Koloreak gida - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua» EGK (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) Navarro, Marilia. (2018-10-03). «Diferencias entre transexual y transgénero y más sobre diversidad sexual» El Closet LGBT (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  6. Elbe, Lili, 1882-1931.. (2004). Man into woman : the first sex change, a portrait of Lili Elbe : the true and remarkable transformation of the painter Einar Wegener. Blue Boat Books ISBN 0954707206. PMC 56159477. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  7. Jorgensen, Christine, 1926-1989.. (2000). Christine Jorgensen : a personal autobiography. Cleis Press ISBN 1573441007. PMC 44885310. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  8. Stoller, Robert J.. (1984). Sex and gender : the development of masculinity and femininity. Karnac Books ISBN 9781849401814. PMC 728662673. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  9. Roudinesco, Elisabeth, 1944-. (1998). Diccionario de psicoanálisis. (1a ed. argitaraldia) Paidós ISBN 9501273261. PMC 44183638. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  10. Frignet, Henry.. (impresión 2003). El transexualismo /Henry Frignet ; obra publicada bajo la dirección de Jean-Pierre Lebrun ; traducción de Horacio Pons.. Nueva visión ISBN 9506024545. PMC 56325081. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  11. DSM-IV : Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Masson D.L. 1995 ISBN 8445802976. PMC 431197314. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  12. Hernández, Iván. (2016-06-27). «Tomar la palabra: el acontecimiento de la verdad en el testimonio» Desde el Jardín de Freud (16): 169.  doi:10.15446/djf.n16.58162. ISSN 2256-5477. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  13. «Lista de participantes en la Consulta internacional de expertos sobre justicia restaurativa para niños, Bali (Indonesia), 26 al 28 de Junio de 2013» dx.doi.org 2016-07-03 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  14. Aristegui, Ines. (2015-11-12). «Cultura y valores en el proceso de discriminación de las personas transgénero» Journal de Ciencias Sociales 0 (5)  doi:10.18682/jcs.v0i5.458. ISSN 2362-194X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  15. Mur de Víu, Carlos. (2014-02). «Situación de los enfermos mentales que tienen contacto con la Justicia en la Comunidad de Madrid» Revista Española de Sanidad Penitenciaria 16 (3): 66–67.  doi:10.4321/s1575-06202014000300001. ISSN 1575-0620. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  16. Bakkevig, Jonas F.; Karterud, Sigmund. (2011-10). «¿Es un constructo válido la categoría de trastorno histriónico de la personalidad del Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders, Fourth Edition?» Psiquiatría Biológica 18 (4): 145–152.  doi:10.1016/j.psiq.2011.10.009. ISSN 1134-5934. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  17. Diversidad sexual. Lugar Editorial [2010], ©2010 ISBN 9789508923639. PMC 730960455. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  18. Diversidad sexual. Lugar Editorial [2010], ©2010 ISBN 9789508923639. PMC 730960455. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  19. (Gaztelaniaz) Arribas, Javier Rubio. (2009-01-01). «Aspectos sociológicos de la transexualidad» Nómadas. Critical Journal of Social and Juridical Sciences 21 (1): 361 – 380–380.  doi:-. ISSN 1578-6730. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  20. Frignet, Henry.. (impresión 2003). El transexualismo /Henry Frignet ; obra publicada bajo la dirección de Jean-Pierre Lebrun ; traducción de Horacio Pons.. Nueva visión ISBN 9506024545. PMC 56325081. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  21. Fassin, Éric. (2010). «Les « forêts tropicales » du mariage hétérosexuel» Revue d'éthique et de théologie morale 261 (HS): 201.  doi:10.3917/retm.261.0201. ISSN 1266-0078. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  22. Savic, I.; Arver, S.. (2011-04-05). «Sex Dimorphism of the Brain in Male-to-Female Transsexuals» Cerebral Cortex 21 (11): 2525–2533.  doi:10.1093/cercor/bhr032. ISSN 1047-3211. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  23. Kruijver, Frank P. M.; Zhou, Jiang-Ning; Pool, Chris W.; Hofman, Michel A.; Gooren, Louis J. G.; Swaab, Dick F.. (2000-05). «Male-to-Female Transsexuals Have Female Neuron Numbers in a Limbic Nucleus» The Journal of Clinical Endocrinology & Metabolism 85 (5): 2034–2041.  doi:10.1210/jcem.85.5.6564. ISSN 0021-972X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  24. Luders, Eileen; Sánchez, Francisco J.; Gaser, Christian; Toga, Arthur W.; Narr, Katherine L.; Hamilton, Liberty S.; Vilain, Eric. (2009-07). «Regional gray matter variation in male-to-female transsexualism» NeuroImage 46 (4): 904–907.  doi:10.1016/j.neuroimage.2009.03.048. ISSN 1053-8119. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  25. Flor-Henry, Pierre. (2010-10). «EEG Analysis of Male to Female Transsexuals: Discriminant Function and Source Analysis» Clinical EEG and Neuroscience 41 (4): 219–222.  doi:10.1177/155005941004100410. ISSN 1550-0594. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  26. Amelia Barquín. (2019-03-24). «Ume trans bat daukagu eskolan. Formaziorik behar dugu? Zein mezu emateko?» Kinka (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  27. Amelia Barquín. (2017-01-09). «Umeak, generoa eta transexualitatea. Bost ipuin argitaratu berri… eta gogoeta bat» Kinka (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  28. Berria.eus. «Transexualitateak patologizatuta segitzea salatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.