Tralee
Tralee (irlanderaz Trá Lí), Kerry Konderriko hiriburua da, Irlandan, uhartearen hego-mendebaldean kokatzen da. 23.693 biztanle ditu (2011).
Tralee Tra Lí | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°16′03″N 9°41′46″W |
![]() | |
Altuera | 37 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 23.693 (2011) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
Irlanderazko Trá Lí izenak "Lee ibaiaren ertzeko hondartza" esan nahi du.
Historia
Tralee badiako paduretan hainbat erreka elkartzen diren puntuan kokaturik dago Tralee. Antzinako bidegurutzea da eta XIII mendean anglo-normandiarrek sortu zuten herria. Desmondeko kondeen gotorlekuetako bat izan zen. Desmondarrak Elisabet I.a Ingalaterrakoaren aurka altxatu ziren eta 1580an borrokatan Tralee erre egin zen. 1587an erreginak Edward Dennyri eman zizkion inguruko lurrak eta 1613an herri agiria jaso zuen Traleek.
Gaur egungo Traleeren egitura XIX mendekoa da. 1826an Denny Street georgiar estiloko kale nagusia eraiki zen eta 1835ean epaitegia. Gurutze Santuaren eliza dominikarra ere mende hortakoa da.
Irlandar Independentzia Gerran eta ondoren etorri zen Gerra Zibilean istilu larriak izan ziren Traleen.
Ondasun nabarmenak
- Kerry County Museum: Kerryko konderriaren historia kontatzen duen museoa da. 1992an ireki zuten.
- Blennerville haize errota: 1800an altxatu zen baina 1846an erre egin zen. 1981ean berriztu zuten.
- Kerry Camino: Donejakue bidearen antzera eginiko bideak Tralee eta Dingle elkartzen ditu.
Iruditegia
- Denny Street kalea.
- The Mall kalea.
- Eliza.
- Epaitegia.
- Tren geltokia.
- Blennerville haize errota.
Herritar ezagunak
- Austin Stack (1879-1929), irlandar errepublikarra.
Kanpo estekak
- Tralee hiriko udal webgunea (Ingelesez)