Trailu
Trailua nekazaritza tradizionaleko tresna bat da, abereek tiraturik larrainean garia jotzeko erabilia[1]. Ohol zabalez egindako narra moduko bat da, beheko aldean burdinazko hortz modukoak edo harri zorrotzak ezarririk dituena[2].
![](../I/Ethnographic_item_2.jpg.webp)
Trailu baten azpialdea, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan.
Funtzio bertsuko beste adiera batean, esku trailua edo trailu zigorra, irabiurra izendatzeko modu bat ere bada.
![](../I/A_Village_Scene_in_Egypt._(1918)_-_TIMEA.jpg.webp)
Egipto, 1918. Trailuen gainean, aulkiak, itzaina joan dadin eta tresnak pisu handiagoarekin lana hobeto egin dezan garia jotzen.
Erreferentziak
- «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.