Trafiko seinale
Trafiko seinaleak errepide eta bideetan ibiltzen diren gidari eta oinezkoei beharrezko informazioa emateko panel, marka, argiak eta zirkulazio-agenteen keinuak dira.
Historia
Europan trafiko seinaleen erabilera zaharra da. Seinale hauen helburu nagusia edozein herrialdeko bidaiariak eta gidariak laguntzea zen, testurik gabeko mezuak emateko gai zirelako.
Trafiko seinaleen jatorria Ameriketako Estatu Batuetan 1900. urtean dago, auto klubak sortzen hasi zirenean. Lehen seinaleak talde horiek sortu zituzten, tokiko errepide-sekzioak markatzeko, gidariak klub horietara seinalatzeko eta zuzentzeko. Horrek diseinu eta mezu ugari eragin zituen, errepideetan zehar aurki zitezkeenak, eta horrek nahasmena sortu zuen gidarien artean. Trafiko-seinaleetan ez zegoen uniformetasunik.
Motak
Oro har trafiko seinaleak mota hauetan sailka daitezke:
- A: Arrisku seinaleak
- B: Lehentasun seinaleak
- C: Debeku seinaleak
- D: Derrigortasun seinaleak
- E: Seinale bereziak
- F: Informazio seinaleak
- G: Indikazio seinaleak
- H: Panel gehigarriak
Arrisku seinaleak
Arrisku seinaleek Euskal Herrian, ipar zein hegoaldean hirukiak eta ertz gorriarekin marrazten dira, baina ez direa horrela mundu guztian.
Hala ere, seinale errektungalarrak ere ikus daitezke gure errepideetan. Arrisku seinale triangeluarrek arrisku bat hurbil dagoela adierazten dute eta arriskuari buruzko informazioa ematen dute hari dagokion ikurra erakutsiz. Errektangularrek aldiz arrisku bat zein distantziatan dagoen adierazten dute eta aspek arriskua berehala topatuko duela adierazten diote erabiltzaileari.
Adibide gisa, Frantziako seinale sistemako 29 seinale ofizialak, beren kode gakoarekin:
- A1a
- A1b
- A1c
- A1d
- A2a
- A2b
- A3
- A3a
- A3b
- A4
- A6
- A7
- A8
- A9
- A13a
- A13b
- A14
- A15a1
- A15a2
- A15b
- A15c
- A16
- A17
- A18
- A19
- A20
- A21
- A23
- A24
Debeku seinaleak
Debeku-seinaleak arriskua eragin dezaketen jokabideak debekatzen dituztenak dira. Seinale hauek forma zirkularra dute eta haien piktograma beltza izan ohi da hondo zuriaren gainean, ertzak eta banda (zeharkakoa ezkerretik eskuinera jaisten da piktograma horizontalarekiko 45°-tan zeharkatuz) gorria izan ohi da.
Espainiako adibide batzuk:
R-100
Zirkulazizoa debekatuaR-100
Zirkulazizoa debekatuaR-101
Sarrera debekatutaR-102
Motor ibilgailuak debekatutaR-116
Oinezkoak debekatuta
Derrigortasun seinaleak
Goiko ataleko seinaleek, debekua adierazten, derrigortasun mota bat adierazten dute, baina badaude beste seinale batzuk ere zentzu bera dutenak. Hona Espainiako arauetako batzuk:
'R-1'Bide eman. 'R-2'STOP, derrigor gelditu 'R-3'Lehentasuna duen bidea 'R-4'Lehentasunaren amaiera 'R-5'Kontako norabideak du lehentasuna 'R-6'Zeure norabideak du lehentasuna