Trachipterus trachypterus
Trachipterus trachypterus Trachipterus generoko animalia da. Arrainen barruko Trachipteridae familian sailkatzen da. Arrain mesopelagikoa da, 100 metroko sakoneratik behera bizi ohi dena. Ez da kopuru handitan aurkitzen, bere eremuan bertan baino sarriago topatzen da bere harraparien urdailetan, horietarik bat hegaluzea. Arrain honen berezitasuna posizio bertikalean igeri egitea da, burua gora.
Trachipterus trachypterus | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Lampriformes |
Familia | Trachipteridae |
Generoa | Trachipterus |
Espeziea | Trachipterus trachypterus (Gmelin, 1789)[1]
|
Banaketa
Espezie honek banaketa zabala du, hiru ozeanoen ur epel eta tropikaletan bizi da, baita Mediterraneoan ere. Euskal Herriko arrantzaleek ikusten ohi dute Azoreetara doazenean.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Trachipterus trachypterus», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
Ikus, gainera
- Trachipterus
- Trachipteridae
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.