Traceroute
Traceroute sare diagnostikorako erabiltzen den tresna bat da, zeinak sareko puntu (host) batetik beste batera doazen paketeen jarraipena egiten duen. Horrez gain, pakete horien RTT-a zein izan den lortzen du. Tresna honek UNIX-en traceroute izena hartzen du eta Windows-en tracert.
Adibideak
Windows-en
C:\>tracert www.google.com 1 52 ms 59 ms 59 ms 192.168.153.1 2 55 ms 59 ms 47 ms 210.Red-81-46-52.staticIP.rima-tde.net [81.46.52.210] 3 78 ms 83 ms 83 ms 29.Red-81-46-5.staticIP.rima-tde.net [81.46.5.29] 4 * * * Tiempo de espera agotado para esta solicitud. 5 80 ms 83 ms 83 ms GE4-0-0-0-grtmadrr1.red.telefonica-wholesale.net [213.140.51.9] 6 113 ms 119 ms 107 ms So6-0-0-0-grtlontl1.red.telefonica-wholesale.net [213.140.38.26] 7 197 ms 119 ms 119 ms 195.66.226.125 8 114 ms 131 ms 119 ms 72.14.238.246 9 138 ms 143 ms 143 ms 216.239.49.254 10 138 ms 131 ms 131 ms 216.239.48.158 11 138 ms 131 ms 155 ms 216.239.49.126 12 138 ms 131 ms 143 ms 216.239.59.147
Linux-en
herlitzcorp@admin:/$ traceroute www.google.com traceroute to www.l.google.com (64.233.169.99), 64 hops max, 40 byte packets 1 * * * 2 172.16.183.1 (172.16.183.1) 23 ms 23 ms 22 ms 3 10.127.66.229 (10.127.66.229) [MPLS: Label 1479 Exp 0] 38 ms 51 ms 38 ms 4 cnt-00-tge1-0-0.gw.cantv.net (200.44.43.85) 38 ms 38 ms 37 ms 5 cri-00-pos1-0-0.border.cantv.net (200.44.43.50) 51 ms 43 ms 43 ms 6 sl-st21-mia-14-1-0.sprintlink.net (144.223.245.233) 94 ms 93 ms 93 ms 7 sl-bb20-mia-5-0-0.sprintlink.net (144.232.9.198) 95 ms 93 ms 93 ms 8 sl-crs1-mia-0-4-0-0.sprintlink.net (144.232.2.248) 94 ms 95 ms 95 ms 9 sl-crs1-atl-0-0-0-1.sprintlink.net (144.232.20.48) 104 ms 104 ms 103 ms 10 sl-st20-atl-1-0-0.sprintlink.net (144.232.18.133) 104 ms 103 ms * 11 144.223.47.234 (144.223.47.234) 103 ms 103 ms 103 ms 12 64.233.174.86 (64.233.174.86) 98 ms 97 ms 64.233.174.84 (64.233.174.84) 103 ms 13 216.239.48.68 (216.239.48.68) 105 ms 104 ms 106 ms 14 72.14.236.200 (72.14.236.200) 106 ms * 105 ms 15 72.14.232.21 (72.14.232.21) 110 ms 109 ms 107 ms 16 * yo-in-f99.google.com (64.233.169.99) 100 ms 99 ms
Funtzionamendua
Lehenengo zutabeak jauzi zenbakia adierazten du, ondoren bideratzailearen izena eta bere IP-a datoz eta azkenenik bidalitako paketeekiko hiru erantzun denbora ikus ditzakegu.
Traceroute eta tracert tresnak testu moduan exekutatzen dira, kontsola batean.
Traceroute tresnak TTL (Time To Live) eremua erabiltzen du, IP goiburuan dagoena. Eremu honekin ziurtatu dezakegu paketea ez dela sarean denbora mugagabe batean zehar egongo (hau gerta daiteke adibidez, sarean zehar zirkuitu itxi bat aurkitzen badugu). TTL eremua zenbaki oso bat da, zeina pasatzen duen bideratzaile bakoitzak dekrementatzen duen. Horrela, TTL balioa 0 balioa iristen denean paketea ez da gehiagotan bidaliko, une horretan paketea tratatzen duen bideratzaileak alboratuko du eta. Traceroute-k paketeak bidaltzen ditu sarera, zeintzuetan TTL balioa inkrementatzen dioan hurrenez hurren, horrela lehenengo paketeak TTL=1 balioa izango du, bigarrenak TTL=2 balioa eta abar. Logikoki, bidalitako lehenengo paketea lehenengo bideratzaileak baztertzen du eta honekin batera kontrol mezu bat bidaltzen dio konputagailu igorleari, zeinean bere IP helbidea adierazten dion. Hortaz, konputagailu igorleak jakingo du dagoeneko zein den sareko lehen bideratzailearen IP helbidea. Prozesu bera errepikatuko da bigarren bideratzailearekin ere, zeinak bidalitako bigarren paketea alboratuko duen, eta horrela bideko bideratzaile guztiekin, paketea bere helburura iristen den unerarte.
Beste aplikazio batzuk
Javaz programatutako beste aplikazio bat ere badago, Visual Route izenekoa, zeinak grafikoki adierazten digun paketeek jarraitzen duten ibilbidearen informazioa. Programa honek tracert komandoa erabiltzen du, baina horrez gain, RIPE-ren datu basea kontsultatzen du nodo bakoitzaren informazioa lortzeko.
Interneten badira ere traceroute zerbitzariak eskaintzen dizkiguten lekuak ere, traceroute eragiketa baten emaitzak ematen dizkigute, host horretatik gure konputagailura. Zerbitzari hauek Looking Glass izena ere hartzen dute. ISP gehienek ere eragiketa hauen exekuzioa ahalbidetzen dute.
Beraien posiziotik traceroute bat edozein puntutara egitean lortutako emaitza ikusteko aukera ematen duten zerbitzariak ere badaude (askotan Looking Glass berak). Aukera hau oso laguntza ona da paketeen ibilbideen mapak lortu nahi direnean. Traceroute-ren webgune ofizialean badaude guk adierazten ditugun tokiekiko trazak lortzeko aukera ematen diguten webguneen loturak ere.
Kanpo estekak
- traceroute.org Webgune honetan traceroute-ren zerbitzariak ikus daitezke, herrialdez herrialde sailkatuak.
- Visual Route Visual Route-ren webgunea.
- Mapulator Traceroute Google Maps aplikazioarekin konbinatzen du.
- TCP/IP-ri buruzko liburua