Traña-Matiena

Traña-Matiena Abadiñoko (Bizkaia) auzorik populatuena da 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 4.438 biztanle ditu.

Traña-Matiena
 Euskal Herria
Traña-Matienaren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAbadiño
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′00″N 2°36′37″W
Garaiera121 metro
Demografia

Abadiño udalerriko auzo bat da, Gaztelu, Gerediaga, Astola eta Durangoren mugakidea baita.

Zerbitzuak

Bertan, Abadiñoko udalak auzorako bulegoa dauka, Osakidetzako osasun-zentro propioa ere badauka (Abadiño-Matiena).

Matienan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintza du. Matienako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza nahiko jendetsua izaten da, izan ere, normalean, inguruko auzoetako gazteak bertara gerturatzen direlako.

Halaber, EuskoTrenek geltokia dauka (E1 eta 1D sareak, Traña-Abadiño), Bilbo-Donostiako trenbidearena. Hortaz gain, Bizkaibus autobus zerbitzuz asetuta baitago, izan ere, hiru geltoki ditu (Zubibitarte, San Blas eta Trañabarren). Bestalde, Lurraldebusek salbuespen pare bat egiten ditu DB02 Ermua-Donostia linean, bat goizean (Donostia norabidean) bestea arratsaldean (Amorebieta-Etxano norabidean).

Demografia eta biztanleria

Traña-Matienako biztanleria
20002001200220032004200520062007
4.6554.6174.6544.6164.5704.5424.5074.438

Geografia

Traña-Matiena laua bada ere, inguruan muino asko ditu. Izan ere, inguruan dituen auzo zein herri denetara oinez heltzeko aukerak dago. Hurbilen dituen ibilbideak Garairako bidea (zeinek Oizen amaiera posible bat duen) edota Gaztelurako bidea izango lirateke. (Ibilbideei buruzko informazio gehiago Kanpo Estekak atalean)

Jaiak eta ospakizunak

Apirilaren 28an ospatzen ditu auzoak bere jaiak, Prudentzio Deunaren omenezkoak.

Lehen festa eguna iritsi baino egun bat lehenago, apirilaren 27a izan ere, Donien Atxa jartzen da herriko biribilgune handienean honela, Prudentzio Deunaren jaiak hasi direla adierazteko.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.