Tréguier
Tréguier (bretainieraz: Landreger) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. 2.676 biztanle baino ez dituen arren Bro Dreger lurralde historikoaren hiriburua da.
Tréguier | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Côtes-d'Armor | ||||||||||
Izen ofiziala | Tréguier Landreger | ||||||||||
Posta kodea | 22220 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°47′06″N 3°13′57″W | ||||||||||
Azalera | 1.52 km² | ||||||||||
Mugakideak | Plouguiel eta Minihy-Tréguier | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.409 (2021eko urtarrilaren 1a) −2 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.584,87 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Mondoñedo | ||||||||||
ville-treguier.fr |
Geografia
Bretainiako iparraldeko kostaldean kokaturik dago, Jaudy eta Guindy ibaiek bat egiten duten puntuan, Tréguierreko estuarioaren barrenean. Estuarioak 250-500 metrotako zabalera du eta nabigagarria da. Kaia itsasotik 9 kilometrotara kokaturik dago.
Etimologia
Frantsesezko Tréguier eta bretoierazko Landreger (Lan Trecor) izenak aintzinako Trecorum izenetik datoz. Bi ibaien artean gelditzen ziren hiru lurraldeek triangelu bat osatzen dute eta hortik herriaren izena.
Historia
542 urtearen inguruan jadanik existitzen zen Trecorum izenarekin eta San Tugdualek sorturiko monasterio baten inguruan eratu zen. IX mendean apezpikuaren egoitza bihurtu zen. XIV mendean gaur egungo katedral gotikoa eraikitzen hasi ziren baina Bretainiako oinordekotza gerrak lanak geldiarazi zituen eta 1435ean inauguratu zen, ehun urtetako eraikuntza aldiaren ondoren.
XVII eta XVIII mendeetan hainbat erlijio eraikin altxatu ziren eta erromesaldien helmuga bihurtu zenez herriak garapen ekonomikoa izan zuen, 1789an Frantziako Iraultza gertatu zen arte. Eliza eta kaperak harpilatuak izan ziren eta Tréguier erabat jota gelditu zen. Ordutik aurrera arrantza eta nekazaritzan oinarritu zuen bere jarduera ekonomikoa baina industrializaziorik gabe garrantzia galdu eta herri txikia bihurtu zen.
Hiritar ezagunak
- Ernest Renan (1823-1892), filosofoa, historialaria eta idazlea.
Iruditegia
- Alde zaharrerako sarrera.
- Ernest Renan-en museo etxea.
- Udaletxea.
- Jaudy ibaia.