Toyo Ito
Toyo Ito (japonieraz: 伊東 豊雄 Itō Toyō, Seul, Japoniar Korea, 1941eko ekainaren 1a) japoniar arkitektoa da.
Toyo Ito | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Seul, 1941eko ekainaren 1a (82 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Tokio Londres Bartzelona eta Yatsushiro (en) |
Enplegatzailea(k) | Tama Art University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
toyo-ito.co.jp |
Biografia
1965ean amaitu zituen arkitektura-ikasketak, Tokion. 1971n bere estudioa sortu zuen. Japoniar uhin berria izeneko arkitektoen belaunaldikoa da, Tadao Ando, Arata Isozaki edota Kisho Kurokawa bezala. Arata Isozakiren eragina nabari zaio, eta baita bere irakasle izan zen Kazuo Shinohararena ere.
Toyo Itoren arkitektura muturreko teknologiaren zerbitzura dago eta organikoa da; berak dioenez, arkitektura moderno ankerraren aurkako protesta da. Bere lan askotan, bera bizi den etxean, "Zilarrezko Txabola" izenekoan (1984), esate baterako, nabaria da kultura primitiboekiko duen interesa, nomadekikoa, batik bat. Interes hori klimaren zenbait ezaugarri tratatzeko duen eran nabarmentzen da, esate baterako, haizea.
Haren obra urbanorik handiena Nagoyako PMT eraikina da (1978). Interesgarriak dira, era berean, Sapporoko gonbidatuen etxea (1989), garagardo-fabrika baten azpian kokatua eta lurzoruaren topografiari egokitua; edota "Haizeen dorrea" (1986), "Haizeen eklipsea" (1989), "Aluminiozko etxea" (1971), "Nomaden Kluba" (Tokio, 1989), eta Yatsuhiro Museoa (1991). "Haizeen dorrea" eta "Haizeen eklipsea" dira bere lanik adierazgarrienak; egiazko eskultura urbanoak dira eta bietan teknologia berriak, argia eta irudia hertsiki loturik daude arkitekturarekin.
2013an Pritzker Saria irabazi du.
- Sendaiko mediateka.
- Mikimoto.
- Taoyuango nazioarteko aireportua, Taiwan
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.