Toyama

Toyama (japonieraz: 富山市 Toyama-shi) , Japoniako Toyama prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 265.405 biztanle ditu. Japoniako itsasoaren kostaldeko hiri industrializatuenetakoa da.

Toyama
富山市
富山市 (Toyama-shi)
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Toyama
AlkateaMasashi Mori (en) Itzuli
Jatorrizko izena富山市
Geografia
Koordenatuak36°41′45″N 137°12′49″E
Map
Azalera1,241,85 km²
MugakideakImizu (en) Itzuli, Namerikawa (en) Itzuli, Tonami (en) Itzuli, Nanto (en) Itzuli, Kamiichi (en) Itzuli, Tateyama (en) Itzuli, Funahashi (en) Itzuli, Hida (en) Itzuli, Takayama eta Ōmachi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria413.028 (2021eko martxoaren 1a)
−5.658 (2015)
Dentsitatea332,62 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a eta 2005eko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakQinhuangdao, Durham eta Mogi das Cruzes
http://www.city.toyama.toyama.jp/english/English.html www.city.toyama.toyama.jp

Geografia

Toyama prefeturaren erdialdea hartzen du, prefeturak duen azalera guztiaren herena gutxi gorabehera. Toyamako Badiaren ertzetan kokaturik dago, nekazaritzarako oso oparoa den lautada baten erdian. Mendi garaiek inguratzen dute Toyama hiria, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste.

Klima

    Datu klimatikoak (Toyama, Toyama (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.9 22.5 25.7 32.4 32.3 36.4 38.8 39.5 38.3 33.3 29.2 21.6 39.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.0 6.8 10.9 17.3 21.9 25.1 29.0 30.9 26.5 21.1 15.3 9.6 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −0.3 −0.3 2.2 7.2 12.6 17.4 21.5 22.9 18.8 12.4 6.8 2.4 10.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −11.9 −11.1 −7.0 −2.2 2.3 7.7 13.0 14.1 8.9 1.9 −2.0 −8.5 −11.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 259.5 172.1 158.5 122.2 134.2 182.6 240.4 168.3 220.2 160.7 234.4 247.0 2300.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 23.7 19.9 18.7 13.1 11.8 12.3 14.7 11.0 13.9 14.4 17.7 22.0 193.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 19.1 16.1 9.1 0.8 0 0 0 0 0 0.6 1.0 9.7 56.4
Eguzki orduak 68.1 86.3 131.3 174.9 191.1 150.2 147.1 201.3 133.1 142.7 102.8 75.8 1604.7
Hezetasuna (%) 82 79 73 69 72 79 81 77 79 77 77 80 77.1
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (records)[2]

Historia

Nekazaritzarako lurralde egokia izanik historikoki borroka ugari izan dira Toyamako lautada eskuratu nahian, harik eta XVI mendean Sassa Narisama samuraia aintzinako Etchū probintziako agintari bihurtu zen arte. Honek ibaiak kanalizatu eta nekazaritza are eta oparoagoa bihurtu zuen.

Edo Aroan industrializazioa iritsi zen batez ere botika eta washi (Japoniako papera) ekoizten hasi zelarik. Industrializazioak ere bultzada handia izan zuen lur eta itsaso bidezko garraiobideak eratu zirenean.

Meiji berrezarkuntzan industria kimikoa ezarri zen Toyaman. Horretarako beharrezkoa izan zen inguruko mendietan argi-indarra sortzeko zentrale hidroelektrikoak eraikitzea.

1945eko hegazkin estatubatuarren bonbaketek hiria suntsitu bazuten ere (erdigunearen %99'5a) Japoniako itsasoaren ertzeko hiri industrial handienetakoa izatera itzuli da.

Ekonomia

Hainbat jardueratan oinarritzen da Toyamaren ekonomia, nekazaritza, basogintza, arrantza, merkataritza eta manufaktura industrian besteak beste.

Bertan egoitza duten konpainia handien artean aipatzekoak dira:

  • Hokuriku argi-indar konpainia.
  • Nachi-Fujikoshi errobot industrialen konpainia.
  • Intec software konpainia.

Jaialdiak

Kaze no bon (風の盆) "haizearen Bon jaiak" 300 urtetik gora ditu eta irailaren 1 eta 3 artean ospatzen da. Hasiera batean tifoiak uxatzeko egiten hasi zen eta gaur egun jaialdi turistikoa bihurtu da. Gauez aperezko linternak pizten dira eta kapelaz burua estalita duten gizon-emakume gazteen lerro luzeek dantza egiten dute musika melankoliko baten konpasean.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.