Toxoplasma gondii
Toxoplasma gondii toxoplasmosi gaitza eragiten duen protozoo patogenoa da. Toxoplasmosia orokorrean ez da gaitz larria, baina hainbat kasutan ondorio gaiztoak dakartza haurdun dauden emakumeengan, umekia nabarmen kaltetu baitezake. Immunitate-sistema ahula dutenengan ere toxoplasma gondiiren infekzioa arriskutsuagoa da pertsona osasuntsuengan baino.
Toxoplasma gondii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Apicomplexa |
Klasea | Conoidasida |
Ordena | Eucoccidiorida |
Familia | Sarcocystidae |
Generoa | Toxoplasma |
Espeziea | Toxoplasma gondii Nicolle & Manceaux, 1909
|
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Toxoplasmosia |
Genomaren kokapena | protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org… eta protists.ensembl.org… |
Toxoplasmosia zoonosi bat da, katua izanik gizakia kutsatu ahal duen animaliaren bat.
Protozoo hau zelula barneko parasitoa da, eta hiru morfologia ezberdinak ditu bere bizi-zikloan:[1].
- ookistea: esporaren antzeko forma bat da, denbora luzez aske irauten dena ostalariarengandik kanpo; hau da ostalari berria infektatzen duena
- bradizoitoa: ostalari barnean dagoen protozooa, ugalketa motela duena. Takizoito bihurtzen da gero
- takizoitoa: infektatutako ehunetan kisteak sortzen dituen toxoplasma gondiiren forma. Mugikorra da eta ugalketa arina du.
Erreferentziak
- Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 355-356 orr.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.