Toxicodendron vernicifluum

Toxicodendron vernicifluum (lehenago Rhus cerniciflua), eskuarki lakaren zuhaitza deitua, Toxicodendron (lehenago Rhus) motako espeziea da, Asiako ekialdean, Txina, Korea eta Japoniako eskualdeetan, hazten dena. Zuhaitzen lantze eta ebakera, beren izerdi toxikoa ateratzeko, ekainetik azarora bitartean egiten da; izerdi hori (Txina, Korea eta Japonian) zenbait objektu apaingarri denbora luzerako lakatzeko erabiltzen da, eskuarki. Japonian, Jōmon Aroan, orain dela 9000 urte datatutako eta teknika horretaz landutako objektuak aurkitu dira.

Toxicodendron vernicifluum
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaAnacardiaceae
GeneroaToxicodendron
Espeziea Toxicodendron vernicifluum
F.A.Barkley
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakToxicodendron vernicifluum resin (en) Itzuli

Etimologia

Toxicodendron: grezieratik eratorritako: τοξικός (toxikos), "pozoi" eta δένδρον (dendron) "zuhaitz" esanahia duen hitz-elkarketatik datorren izena da.

vernicifluum: epitetoa[1]

Hostoen xehetasuna
Fruituak
Landarearen ikuspegia

Deskribapena

Zuhaitzek 20 metroko garaiera hartzen dute; 7 eta 19 arteko foliolotan (normalean 11 eta 13 artean) zatitutako hosto luzeak dituzte. Izerdiak urushiol izeneko konposatu alergeniko bat du; izen hori urushi (漆) izen japoniarretik datorkio.

Ez da nahasi behar Aleurites moluccanarekin (Iindiako intxaurra, kandil edo kukui zuhaitza) Asia hegoaldean dagoen eta Toxicodendronekin zer ikusia ez duen zuhaitzarekin, zeinarengandik, berniz bezala erabiltzeko, olio bat ateratzen den.

Erabilerak

Kintsugi

Objektuak konpontzeko urushi-laka aplikatzeko Japoniako arteari, Kintsugi deritzo.

Izerdia, kaustikoa eta toxikoa, laka ekoizteko zuhaitzaren enborretik erauzten da. 10 urteko zuhaitzetan, 5-10 ebaki horizontal eginez eta horietatik ateratzen den izerdi hori-gris bilduz hasten da prozesua. 250 mililitro, gutxi gorabehera, ateratzen zaizkio, urtero, zuhaitz bakoitzari. Izerdi hori, urushi bezala ezagutua, lakatu behar den objektuaren gainean eman aurretik iragazi, berotu eta, beharbada, kolorea ematen zaio. Aplikatu ondoren, objektua ganbera epel eta heze batean gordetzen da 12 eta 24 ordu bitartean, edo 400 °C-ko labean ordu batez, urushiol-a polimerizatuz lehortu dadin eta akabera gardena, gogorra eta iragazgaitza osa dezan.

Egoera likidoan, urushiak narritadura larria sor dezake, bai kontaktuagatik, baita lurrunengatik ere. Behin gogortuta, erreakzioak arraroak dira, baina, ez ezinezkoak.

Urushiz estalitako produktuak oso akabera iraunkor eta distiratsuengatik ezagutzen dira. Laka honen beste aplikazio batzuen artean, ohikoenak mahai-tresnetan daude, hala nola platerak, ontziak, mahai-tresnak, hortzetako makilak, kopak eta edalontziak; musika-tresnak, hala nola shakuhachi txirulak eta taiko" danborrak; Idazlumak; bitxiak eta yumi arkuak. Hainbat urushi lakatu mota daude; zerrendaren goiko aldean Wajima-nuri jarriko dugu, Wajima hiritik datorrena eta egitura indargarri bezala ezaguna liho lakatua erabiltzeagatik. Zinabrio gorria oso ospetsua da oso toxikoa den merkurio duen arren eta aireztapen txarreko geletan merkurioz pozoitzea eragin baitezake. Pigmentatu gabeko urushi naturala marroi iluna da, baina laka-akaberak egiteko, kolore ohikoenak beltza eta gorria dira, burdin hautsaren pigmentuetatik eta oxido ferrikotik eratorriak, hurrenez hurren. Urushi -a pintzelaz edo brotxaz aplikatzen da, eta giro epel eta hezean edo labean lehortzen uzten da.

Urushiaren erabilera artistiko eta dekoratiboa, prozesu luzea da; ordu edo egun batzuk behar dira beharrezko geruzak dagozkien lehortze denborekin emateko. Lakatutako pieza bakarra sortzeak —esate baterako, ontzi bat edo idazluma bat osatzeko—, asteak edo hilabeteak eraman ditzake.

Urushi lakatuak etsai naturala du, izpi ultramoreak. Objektu lakatuek, erabiltzen ez direnean, eguzki-argi zuzenetik babestu behar dira.

Urushia indar handiko itsasgarria da.

Sendagaitarako erabilera

Laka-zuhaitzaren hosto, hazi eta erretxina, batzuetan, Txinako sendabide tradizionalean erabiltzen dira gorputzaren barru-bizkarroien tratamendurako eta odoljarioen kontrolerako. Haren konposatuek, buteina eta sulfuretina, efektu antioxidatzaileak eta inhibitzaileak dituzte, bai reduktasa-aldosaren entzimarenak, bai glikosilazio (edo glikazio) produktu aurreratuenak (advanced glycation endproduct, AGE)[2]

Taxonomia

Toxicodendron vernicifluum (Stokes) F.A.Barkley-ek deskribatu zuen, eta American Midland Naturalist 24: 680, 1940an argitaratu[3]

Sinonimia

Landarearen sinonimia:

  • Rhus succedanea var. himalaica Hook.f.
  • Rhus succedanea var. silvestrii Pamp.
  • Rhus vernicifera DC.
  • Rhus vernicifera var. silvestrii Pamp.
  • Rhus verniciflua Stokes
  • Toxicodendron verniciferum (DC.) E.A.Barkley & F.A.Barkley
  • Toxicodendron vernicifluum var. shaanxiense Ji Zu Zhang & Z.Y.Shang[4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Gledhill, D.. (2008-03-06). The Names of Plants. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-86645-3. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Ingelesez) Lee, Eun Ha; Song, Dae-Geun; Lee, Joo Young; Pan, Cheol-Ho; Um, Byung Hun; Jung, Sang Hoon. (2008-08). «Inhibitory effect of the compounds isolated from Rhus verniciflua on aldose reductase and advanced glycation endproducts» Biological & Pharmaceutical Bulletin 31 (8): 1626–1630.  doi:10.1248/bpb.31.1626. ISSN 0918-6158. PMID 18670102. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Ingelesez) «Tropicos | Name - Toxicodendron vernicifluum (Stokes) F.A. Barkley» legacy.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. (Ingelesez) «Toxicodendron vernicifluum (Stokes) F.A. Barkley — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Bibliografia

  1. Flora of China Editorial Committee. 1988-2013. Flora of China (Checklist & Addendum). Unpaginated. In C. Y. Wu, P. H. Raven & D. Y. Hong Fl. China. Science Press & Missouri Botanical Garden Press, Beijing & St. Louis.
  2. Duke. J. A. and Ayensu. E. S. Medicinal Plants of China Reference Publications, Inc. 1985 ISBN 0-917256-20-4
  3. Stutler, Russ. "A Little more information on Urushi". 2002ko abendua.
  4. Michiko, Suganuma. "Japanese lacquer".

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.