Toxic

Toxic (euskaraz: "Toxikoa") Britney Spears abeslari estatubatuarraren abesti bat da. Bloodshy & Avant-ek sortua, 2004. urtearen amaieran argitaratu zen munduan zehar, In the zone albumeko bigarren abesti bezala.

Toxic-i buruz

Toxic abestiak neska batek gizon baten musuei dien adikzioari buruz hitz egiten du. James Bond-en pelikularen abesti nagusiaren zati batzuk Toxic abestian ageri dira. Kanta honek iritzi bikainak jaso zituen kritikoen eskuetatik, eta hauetako batzuek hamarkadako kantarik onena zela ere esan zuten.

Toxic-en bideoklipa

Joseph Kahn-ek zuzendu zuen abesti honen bideoklipa. MTV Video Music Awards 2004 lehiaketan lau nominazio lortu zituen, eta Britney Spearsen bideoklip garestiena da (US$1.000.000eko kostua izan zuen).

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.