Tournai
Tournai (frantsesez: Tournai, tuʁnɛ ahoskatua; nederlanderaz: Doornik; latinez: Tornacum) Belgikako hegoaldean dagoen hiria, Valonian hain zuzen ere. Frantziako mugatik hurbil (Lilletik 26 km-ra) dago, Eskalda ibaiaren ertzean.
Tournai Tournai | |||
---|---|---|---|
Belgikako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Belgika | ||
Belgikako eskualdea | Valonia | ||
Province of Belgium | Hainauteko probintzia | ||
Belgikako barrutia | arrondissement of Tournai-Mouscron | ||
Alkatea | Paul-Olivier Delannois | ||
Izen ofiziala | Tournai Doornik Tornai Tornacum | ||
Jatorrizko izena | Tournai | ||
Posta kodea | 7500, 7540, 7543, 7532, 7548, 7536, 7520, 7504, 7530, 7522, 7503, 7534, 7531, 7521, 7501, 7533, 7502, 7538, 7542 eta 7506 | ||
Herriburua | Tournai (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°36′20″N 3°23′17″E | ||
Azalera | 213.75 km² | ||
Altuera | 24 m | ||
Mugakideak | Estaimpuis, Toufflers, Sailly-lez-Lannoy, Willems, Baisieux, Camphin-en-Pévèle, Wannehain, Bachy, Rumes, Brunehaut, Antoing, Péruwelz, Leuze-en-Hainaut, Frasnes-lez-Anvaing, Celles eta Pecq | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 69.554 (2018ko urtarrilaren 1a) 1.354 (2008) | ||
Dentsitatea | 325,4 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 069 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Troyes, Canterbury, Villeneuve-d'Ascq, Betleem eta Mogi das Cruzes | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||
tournai.be |
Arlon eta Tongresekin batera herrialdeko hiririk antzinetariko bat da, Erdi Aroan Flandriako nagusienetariko bat. Bere kanpandorrea eta katedrala UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak dira.
Ekonomia
Industria (eraikuntzarako gaiak, ehungintza, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia.
Ondarea
Monumentu ugari gorde ditu hiriak. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako kanpandorrea, Escaut ibaiaren gaineko XIV. mendeko zubia, XIV. mendearen hasierako Apezpikuaren plaza, XII-XIII. mendeetako katedral gotikoa, Saint-Jacques eliza (XI-XIII. m.), Sainte-Marie-Madeleine eliza gotikoa (XIII-XIV. m.), XVII. mendean berritutako Saint-Piat eliza erromanikoa, XII. mendeko Saint-Brice eliza (XX. mendean berritua) eta Arkeologiako eta Arte Ederretako museoa.
Historia
Tornacum izena zuen erromatarren garaian, eta hiri garrantzitsua zen jada. III. mendean Piat santuak kristautu zuen hiria eta frankoen mende egon zen IX. mendean normandiarrek konkistatu zuten arte. XII-XV. mendeen artean Frantziaren barne egon zen. 1513. urtean Ingalaterrako Henrike VIII.ak inbaditu zuen eta ingelesen esku egon zen bost urtez. 1521. urtean Karlos V.ak konkistatu zuen. 1667. urtean Luis XIV.a Frantziako erregeak hiria gotor zezan agindu zion Vauban arkitektoari, eta errege haren agintaldian osatu zen, neurri handi batean, hiriko arkitektura. Austriarren eta frantsesen mende egon zen 1814. urtean Belgikako hiri bihurtu zen arte.
Tournaitar ezagunak
- Roger van der Weyden, margolaria (XV. mende)
- Guillaume de Melun, Espinoyko printzea (XVII. mende)
- Louis-François-Joseph de la Barre, historialaria (XVIII. mende)
- Albert Goblet d'Alviella, militar eta politikaria (XIX. mende)
- Jules Bara, politikaria (XIX. mende)
- Jean-Baptiste Noté, baritono (XIX. mende)
- Piat Sauvage, margolaria (XIX. mende)
- Louis Gallait, margolaria (XIX. mende)
- Bruno Renard, arkitekto (XIX. mende)
- Georges Rodenbach idazlea (XIX. mende)
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-3-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.