Torsten Wiesel
Torsten Nils Wiesel (Uppsala, 1924ko ekainaren 3a) suediar neurofisiologoa da. 1981eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen David H. Hubelekin batera ikus-sistemako informazio-prozesuari buruz egindako aurkikuntzengatik. Biek Roger W. Sperryrekin partekatu zuten saria.
Torsten Wiesel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uppsala, 1924ko ekainaren 3a (99 urte) |
Herrialdea | Suedia Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Karolinska Institutet (en) |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Doktorego ikaslea(k) | Rafael Yuste |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa, unibertsitateko irakaslea, neurologoa eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Rockefeller Unibertsitatea Rockefeller Unibertsitatea (1983 - 1998) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Txinako Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Indiako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) Serbian Academy of Sciences and Arts (en) New York Academy of Medicine (en) |
1947an Karolinska Institutuko laborategian hasi zuen bere karrera zientifikoa. 1955ean Estatu Batuetara joan zen John Hopkins Medikuntza Eskolan lan egitera, eta 1958an oftalmologiako irakasle laguntzaile izendatu zuten. Urte horretan John Hubelekin elkarlanean hasi zen eta hurrengo urtean Harvardeko Unibertsitatera joan ziren biak. Han neurobiologiako irakasle eta katedraduna izan zen. 1991tik 1997ra Rockefeller Unibertsitateko presidentea izan zen.
Hubelekin hogei urtez egindako ikerketek Nobel Saria jaso zuten 1981ean. Begi-domeinuko zutabeetan egindako aurkikuntzei esker, kataratak eta estrabismoa tratatu ahal izan ziren haurtzaroan.