Torres itsasartea
Torres itsasartea[1] Australiako hegoaldearen eta Ginea Berriko iparraldearen arteko itsasartea. Ozeaniako eremuan, Indiako ozeanoko Arafura itsasoa (mendebaldera) eta Ozeano Bareko Koral itsasoa (ekialdera) batzen ditu. 150 km-ko zabalera dauka itsasarteak.
Torres itsasartea | |
---|---|
Mota | itsasarte |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°50′00″S 142°30′00″E |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Queensland |
Hegoaldera, Australiako York lurmuturraren penintsulako iparralderengo lekuan dagoen York lurmuturra dago; iparraldera, Papua Ginea Berria estatuko Mendebaldeko probintzia.
Torres itsasartea ez da sakona, eta koralezko arrezifeengatik eta uharteengatik ontziz zeharkatzeko oso zaila da. Besteak beste, Torres itsasarteko uharteak daude eremu horretan: han Torres itsasarteko uhartetar melanesiarrak bizi dira. Uharte nagusiak: Galesko Printzearen uhartea (204,6 km²), Moa (171,7 km²), Saibai (107,9 km²), Badu (97,8 km²), Boigu (72,2 km²) eta Horn (53,8 km²).
Banaketa administratiboa
Administratiboki, hauei dagokie: Papua Ginea Berria estatuko Mendebaldeko Probintziari, eta Australiako Queensland lurraldeari.
Historia
Luis Váez de Torres espainiarrak zeharkatu zuen estreinakoz Torres itsasartea, 1606. urtean, Pedro Fernández de Quirósen espedizioarekin Terra Australis Incognitaren bila zihoazela: Quirós Mexikora itzuli zen, baina Torresek aurrera jarraitu zuen espedizioaren buru, Manilarantz, besteak beste Moluka uharteetatik zehar igarota. Denbora askoan Espainiar Inperioak isilean gorde zuen pasabide honen berri, britainiarrek 1762. urtean harrapakinetako altxorrean informazioa aurkitu zuten arte.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 169. araua: Ozeaniako toponimia. .