Torreblanca

Torreblanca Valentziako Erkidegoko udalerria da, Plana Alta eskualdean eta Castellóko probintzian kokatua. Inguruko udalerrien artean Cabanes, Benlloch eta Alcalá de Xivert daude.

Torreblanca
Torreblanca
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaCastelló / Castellón
Valentziar Herrialdeko eskualdeakPlana Alta
AlkateaTania Agut Mas (en) Itzuli
Izen ofizialaTorreblanca
Jatorrizko izenaTorreblanca
Posta kodea12596
INEk ezarritako kodea12117
HerriburuaTorreblanca (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°13′14″N 0°11′43″E
Map
Azalera29.8 km²
Altuera31 m
MugakideakAlcalà de Xivert, Bell-lloc eta Cabanes
Demografia
Biztanleria5.630 (2023)
−52 (2022)
alt_left 2.731 (%48,5) (%49,7) 2.797 alt_right
Dentsitatea188,93 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaCS
Hizkuntza ofizialakatalan
torreblanca.es

Geografia

Irta mendilerroaren hegoaldean, Costa del Azahar izenekoan Torreblanca kokaturik dago. Dirudienez, izen horren jatorria antzinako zelatari-dorre batetik dator, izan ere, Blanca andrea dorretik. Itsas ondoan egotean, mediterranear klimaren ezaugarriak ditu, gainera kostarekin paraleloa den mendilerroak penintsularen barneko haize hotzatik babesten du. Hauxek dira herri honetara heltzeko bideak: N-340 errepidea, AP-7 autopista eta trenbidea, nahiz eta honek bakarrik gutxieneko zerbituak baititu.

Auzoak eta alkate-auzoak

Torreblanca herrialdean, kostaldeko Torrenostra auzoa dago.

Inguruko herriak

Torreblanca mugakidea da Alcalá de Xivert, Benlloch eta Cabanes herriekin. Guztiak Castelló probintziakoak.

Demografia[1][2]

Azken urteotan hazkunde demografiko handia izan du kanpoko inmigrazioari esker.

Ekonomia

Ohiko jarduera nekazaritza da, zitrikoak gehienbat eta hauekin erlazionatutako industria. Altzairuzko lantegiak eta abeletxe batzuk badaude ere. Gaur egun turismoa garatu da Torrenostra hondartzaren ondoan.

Historia

Hasieratik, gune hau Miravet zonalde geo-historikoan kokatu da, Irta mendilerro eta Oropesa lurmuturraren artean. Zonalde honetako erromanizazioa nabaria da. Erromatar itsasontsiek Torreblancako kostaldea sarritan bisitatzen zuten. Herri honetako lurrak labakitzean, I. eta XI. mendeen arteko urrezko 204 monetak aurkitu ziren. 1225eko apirilaren 27an, Jakue I.ak, Ponziori (Tortosako gotzaina) Miravet eta Zufera gazteluak eman zizkion, haien muga, etxalde, basetxe eta elizekin. Miravet gazteluarekin sartuta zeuden izen bereko gotorlekua, Albalat gaztelua, Cabanes hiria, Benlloch eta Torreblanca. Azken biak, oraindik, herriguneak ez baziren ere. Emaitza honetan Torreblanca izena agertzen ez denez, pentsatzekoa da herria oraindik ez zela existitzen, baina mugak aipatzean Luppricato dorrea agertzen da, batzuen ustez, gaurko Torreblancan bilakatuko zena. Torreblanca izenaren jatorriaz luze eta zabal eztabaidatu da. Gehienen ustez, Markes dorrearen lekutik dator, (oinplano karratua, almenak, defentsarako gezileihoak eta Erdi Aroko barbakana duena). Norbaiten iritziz, Cardonako Zuria andrearengandik oinordetzan hartu zen, baina beste batzuen ustez, emailea Zuria Aragoikoa izango zen, Erramun Berenguer infantearen alaba, beraz, Jakue II.a Aragoikoaren biloba. Datu hauen arabera, Zuria andreak dorreari eman zion izena, eta honek herriari. Beste historialariek berriz, uste dute San Frantzisko eliza-gotorlekuaren harresi zurietatik datorrela izena. Zenbait ikertzailek Luppricato dorrearen tokia bilatu dute eta Miravet emaitzaren mugak interpretatu ondoren, San Frantzisko eliza-gotorlekuan kokatu dute. Eraikinaren osagai batzuek (harresien zabalera, gaur eguneko zoruaren mailan eta eraikinaren goialdean dauden gezileihoak, barbakana eta ate dobeladuna) haren antzinatasuna eta hasierako defentsarako funtzioa adierazten dizkigute.

San Bartolome elizaren aurrealdea

Mediterraneoan pirateria bi itsasertzetarako bizimodu bat izan ohi zen. Sorpresak ekiditzekotan, Valentziako kristauek zelatzeko zerbitzu bat antolatu zuten, postu finkoekin talaietan eta dorreetan eta ohar postak ere. Hala ere, 1397an, pirata berbereen herria eraso eta arpilatu zuten elizaren bitxiak eta kontsakratutako hostia eta kustodia eramanez. Albistea ezagutzean, Erresumako Kontseiluak armada bat antolatu zuen iraina zigortzeko eta lapurtutakoa berreskuratzeko. Adostutakoaren berria eman zioten Martin I.a Aragoikoa erregeari, ekimena errazteko. Benedikto XIII.a aita santuak gurutzadarako bula bat aldarrikatu zuen. Eivissatik, itsas armada Telediçera abiatu zen. Lehorreratu ondoren, bi egunetan hiria arpilatu zuten eta azkenean erre egin ere. Erasoaren ondorioz mila hildako suertatu ziren eta 300 bat preso hartu zituzten. Harrapatutakoa oparoa izateaz gain, forma sakratuak eta kustodia berreskuratu ziren ere. Telediçeko bataila odoltsuak legenda bati hasiera eman zion. Honen arabera, borroka basatiagoa zen unean, menditik lehoi bat jaitsi zen eta kustodiaren zaindaria hil zuen, eta ondoren kapitain kristuari eman zion. Tradizio horrek heraldikan islada du: arrapala-lehoiek kustodiari eusten diote, Aragoi etxearen barrekin batera. Honela gogoratzen dute Jakue I.aren toki musulmanen egindako konkista. 1576ko abuztuaren 30ean, Tortosako gotzainak hiri-gutuna eman zien 38 familiei, mende bat baino gehiago abandonaturiko etxeak okupatzeko eta lurrak lantzeko. Hiriko hazkundea etengabekoa izan zen XVII. mendean zehar. Garai hartako consellek gai zen Cabanesekin auzitan ibiltzeko egurrarengatik eta Prateko ehizarengatik. Aldi berean, Zuria Cardonakoarekin auziak izan zituzten belar eta arrantzaren eskubideak defendatzeko. Azkenean, Torreblancak lortu zuen herriko mugarriak jartzea. XVIII. mendean, eliza eta udaletxe berriak egin ziren. 1896an, korporazioak gobernuari alperrik eskatu zion baimena hondartzan ontziraleku bat egiteko. Laranja-ekoizpenerako, lehenengoen artean egon zen sindikatu bat sortzeko. Beranduago, beste alkaterekin batera, Torreblancak Ebro ibaiaren kanal bat eskatu zuen. 1935ean, errepide turistiko bat Peníscola eta Oropesaren artean eskatu zuen, baita, arrantza bultzatzeko, portu bat ere arraste eta tresmaileko 120 ontziak zeudelako. Zoritxarrez, ilusioak eta ahaleginak ezerezan geratu ziren eta itsas-jendeak Peñiscola eta Castellóko El Graora emigratu zuen. Torreblancako biztanleria behera joan zen, bakarrik iragan mendeko 1960ko hamarkadatik berpiztu zen, gehienbat Torrenostra hondartzan gune turistikoa bilakatzen hasten zelako.

Monumentuak

Eraikin zibilak

  • Zelatari-dorrea.
    Zelatari-dorrea
    Dorre hauek eraikin bakartuak dira, itsasertzaren ondoan. Hauen funtzioa zen itsasoa zaintzea eta seinaleak bidaltzea, sua eta kea erabiliz. Hauetariko batzuk (oinplano karratukoak eta solairu bat baino gehiagokoak) jauretxeak izaten dira, baina errege-jatorrizkoek, berriz, koroak ezarritako eredu bat jarraitzen dute, hau da, diseinua estandarizatua eta oinplanoa zirkularra. Dorre hauek Atlantikoko eta Mediterraneoko kostak gotortzeko eraiki ziren Filipe II.aren agintaldian (XVI. mendean). Valentziari dagokionez, badaude 68 dorre. Helburua zen Otomandar inperioaren itsasontzien edo piraten presentzia inguruko herriei ohartaraztea. Dorre bakoitzak bizpahiru guardia-gorputz finko zituen. Honetaz gain, zaldunek kostaldea miatzen zuten. Iberiar Penintsulako Gerraren ondoren, (1808-1814) dorre hauek jatorrizko funtzioa galtzean, karabineroen babesleku edo estatuaren ondarea bilakatu ziren. Zelatari-dorreen balio arkitektonikoa handia da, defentsako sistema zabal batean sartuta zeudelako, Portugaletik Frantziako mugaraino. Torrenostrako zelatari-dorrea (Torre Nova izenekoa ere) XVII. mendean eraiki zen. Nahiz eta 1610-1611 artxibo eta mapetan agertu ez, 1673ko Reglamento del Cuerpo Militar de la Costa del Virrey Vespasiano Manrique Gonzaga izenekoan bai.
    Markesaren dorrea
    Eraikin hau Torreblancako hondartzan kokatuta dago, Cap i Corb (Alcala de Xiverteren iparraldean) eta La Sal (Cabanesen hegoaldean) dorreen artean. Hasieran, leku horretan dorrea baino ez zegoen, baina 1875tik zenbait arrantzaleen familiak heldu orduko etxebizitzak eraiki zituzten kostaren lerroan. Torre Nostrako dorrearen oinplanoa karratua da, alde bakoitzak 8,70 metro luze eta 9 metroko altuera (3 solairu eta estalkia). Igotzeko birako eskailera bat du. Erabilitako materialak kareharrizkoak dira. Dorrea luzaroan gaizki egon zen baina zaharberritze sakon baten ondoren 2006an, bisitarientzat zabaldu zen.
  • Markesaren dorrea. Dorre hau Zuria andrearena izan omen zen, Jakue I.aren ondorengoa, hortaz, Zuria andrearen dorrearen izena. Eraikin honen oinplano karratua da, almenak ditu, arku txikiekin eta sarrerako atea iltze lodiekin korazaturik dago.
Kalbarioko ermita

Eraikin erlijiosoak

  • Kalbarioa. Kalbario eta jatorrizko eliza XVIII. mendean eraiki zen. Osoa eta aldaketa gutxirekin kontserbatu denez, Castelló lurraldeetatik kalbario interesgarrienetariko bat da. Kapera xumea da, oinplanoa karratukoa, kupula batez estalita. Harlangaitz-hormaz eginda dago, baina izkinak eta aurrealdea indartzeko harri landuak ditu.
San Frantzisko eliza
  • San Frantzisko eliza. Kalbario esparruan, herriko lehen eliza dago, San Frantzisko Asiskoari sagaraturik eta gotorleku baten antza izanik. Eliza honen data XIV. mendekoa da. Oinplanoa nabe bakarrekoa, arku diafragmatikoak zutabetan oinarritzen da eta gurutze-gangak tertzelete eta ligadurak ditu. Aldarearen partean zenbait pinturak aurkitu dira.
  • San Bartolome parrokia-eliza.
    San Bartolomeren barrualdea
    Juan Barceló diseinatu zuen XVIII. mendean. Tenpluak hiru nabe ditu, lau ataletan banandurik eta alboetan zenbait kapera ere. Nabarmentzekoak dira gangak, gurutze-kupularekin. Estalkia beiratutako urdinezko teilez osaturik dago. Tenpluan badaude artelan baliotsu batzuk, hala nola, Salbatzailea, Josep Ferrerena, San Bartolomeren bizitzaren pasarteak, kupulan Joaquín Olet Morellakoak margotutakoak. Gaur egun, ikusgai dago José Orientaren XVII. mendeko mihiseko margoa. Honetan 1397ko pirata beberrek egindako erasoa isladatzen da.

Toki interesgarriak

  • Prat natura-parkea.
    Cabanes-Torreblancako berezko belardia
    Hezegune honetan, uretako zenbait hegazti espezie bizi dira. Paisaia balio handikoa da, Castelló probintziako hezegunerik handiena eta hobekien kontserbatu dena. Prat berezko parkeak 800 Ha. ditu, Cabanes eta Torreblanca herrialdearen artean. Paisaia hau itsasertzeko lautada da, itsasotik legarrezko eta uharrizko kordoi batez aldenduta, zeinak parkearen padurak eta zingirak eratzen dituen. Hezegunearen luzera 7 Km. da eta zabalera 1,5. Antzinean, albufera bat zen baina gaur egun kuaternarioko zohikaztegi-metaketak ustiatzen dira, deltako eta kostako materialekin erlazionaturik. Hezegune honetako espezieak honako hauek dira: pratinkola (Glareola pratincola), txenada txikia (Sterna albifrons)[ohar 1] eta txirritxo hankabeltza. Paseko hegaztien artean: txenada hankabeltza (Sterna sandvicensis), txirria (Calidris sp., Limicola sp.) eta itsas mika (Haematopus ostralegus). Arrainei dagokionez fartet (aphanius iberus) eta samarugoa (Valencia hispanica). Hauek babestutako espezieak eta desagertzeko zorian daude. Beste bat ganbeta da, itsasertzeko eta ur garbietako biztanlea.
  • Torrenostra. Auzo hau hirigunetik 3 Km.ra dago. Antzinean, kostaldeko arrantzale-herrixka bat zen, baina gaur gune turistikoa bilakatu da. Aipagarria da zelatari-dorrea, Castelló kostaldea babesteko eraikina. Egun egun zaharberrituta dago eta bisitagarria da.
Torrenostra
  • Hondartzak (Iparraldekoa, Torrenostra, Hegoaldekoa, Campas eta Prat). Torrenostra auzoan kokaturik, 700 metro luze hondartza hauek hare finez osatuta daude eta Europar Elkartearen bandera urdina saria jaso dute, beraz, ezin hobeak itsasoaz eta eguzkiaz gozatzeko. Hondartzetako zerbitzuei esker, (segurtasunezkoak, jolas-tokiak, dutxak, kafetegiak e.a), egonaldia gozamena da turistentzat eta bisitarientzat.

Jaiak

  • San Anton Abadea eta Santa Luziako jaiak. Herriak San Anton Abadearen jaiak eta Santa Luziarenak urtarrilaren 17an ospatzen ditu. Bezperako gauean, Coqueta izeneko pasta ematen da. Laupabost egunetan goizez eta arratsaldez behi-haziendaren erakustaldia egiten da eta zezen bolaztatua gauez. Tipikoa da San Anton pastelen (pastissets de Sant Antoni) dastatzea.
  • Inauteriak. Jai hauetan Don Carnal erregea (Carnestoltes) epaitzen dute. Honetaz gain, badaude kalejirak eta mozorro lehiaketak ere.
  • Torreblancako pasioa. Lehenbiziz, 1979ko apirilaren 12an sortu zen. Ostegun Santuan ospatzen da, gaueko 10etan, estalperik gabeko herriko hainbat eszenatokitan. Erakustaldien elkarrizketak valentzieraz baino ez dira egiten. Torreblancako Pasioaren 17 eszenek bi ordu inguru irauten dute. Pasarte gehienak gurutze-bidea eta kalbarioaren azken atalak salbu, herriko plaza nagusian antzesten dira.
  • Karmen Ama Birjina. Torrenostra, arrantzale-herria den aldetik, haren zaindariaren omenez uztailaren 16an ospatzen da. Meza, zezen-ikuskizunak eta dantzaldiak antolatzen dira hondartzan.
  • Zaindariaren jaiak. Abuztuaren amaieran, Torreblancak jai nagusiak antolatzen ditu San Bartolome zaindariaren eta Sakramentu txit Santuaren omenez. Jai hauetan ekitaldi erlijiosoak eta herrikoiak tartekatzen dira, hauen artean zezenketak nagusiki (entzierroak, bigantzak eta zezen bolaztatuak).

Gastronomia

Sukaldaritza itsas-produktuetan eta barazkietan oinarritzen da, arroza osagarririk garratzitsuena izanik. Valentziako paellaz gain, Torreblancako plater tipikoak badaude ere, hala nola, Torreblankako lapikoa, empedrado torreblanquino izenekoa eta postrerako San Antoneko pastelak, irasagarra, Kristina opila eta almendrazkoa ere.

Iruditegia

Oharrak

  1. Castellóko probintzian, txori honek bakarrik toki honetan egiten du kabia.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torreblanca Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.