Torre dos Clérigos
Torre dos Clérigos (eusk. "Klerikoen dorrea") Portugalgo Porto hirian kokatzen den kanpandorre barrokoa da Igreja dos Clérigos elizaren parte dena. Hain garaia izanik hiriko puntu guztietatik ikusten da eta hiriaren ikur ezagunenetakoa da.
Torre dos Clérigos | |
---|---|
Clérigos Tower and Church | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Porto |
Portugalgo udalerria | Porto |
Freguesia | Cedofeita, Santo Ildefonso, Sé, Miragaia, São Nicolau e Vitória |
Koordenatuak | 41°08′44″N 8°36′53″W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Portoko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nicolau Nasoni (en) |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Historia
1732an hasi zen eliza eraikitzen eta 1750 hamarkadan bukatu zen. inarri eliptikoa izan zuen Portugalgo lehenengo eraikin barrokoa izan zen.
1754an hasi zen dorrearen eraikuntza eta 1763an bukatu zen. Toskanako kanpandorreetan oinarritu zen Nicolau Nasoni arkitekto italiarra, hortik dekorazio barroko erromatarra.
Egitura
Klerikoen dorreak 75'6 metrotako altuera du. Sei solairu ditu eta goraino igotzeko 240 maila dituen eskailera igo beharra dago.
Iruditegia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.