Torre del Oro

Torre del Oro[1] (euskaraz: «Urrearen Dorrea») dorre albarrana bat da, Sevillan dagoena, Guadalquivir ibaiaren ezkerreko ibarrean, Maestranza Zezen Plazaren ondoan. Haren altuera, 36 metrokoa da. Beharbada, arabierazko izena Buri al Dahab, Borg al Azahar edo Borg al Azajal izan zitekeen, ibaian islatzen zen urrezko distirari erreferentzia eginez. 2005eko zaharberritze lanetan, distira hori, ordu arte azulejuzko estaldura baten ondoriozkoa zela uste zena, karezko mortero eta prentsatutako lasto nahasketa baten ondorioz gertatzen zela frogatu zen.

Torre del Oro
Torre del Oro
Kultura ondasuna
Muralla urbana
Torre del Oro eta Maestranzako Antzokia, Guadalquivir ibaiaren ertzean, San Telmo zubitik ikusiak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′57″N 5°59′47″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1221
Arkitektura
Estiloaart of Almoravides and Almohades (en) Itzuli
Hispano-arabiar artea
Ondarea
BICRI-51-0000887
Webgune ofiziala

    Deskribapena

    Hiru gorputzez osatutako dorre bat da. Lehena, dodekagono formakoa, 1220 eta 1221 bitartean eraiki zen, garai horretan Sevillako gobernari almohadea zen Abu l-Ularen aginduz. Bigarrena, hau ere dodekagono formakoa, Petri I.a Gaztelakoak eraikitzea agindu zuen, XIV. mendean. Tontorreko gorputza, zilindrikoa eta kupulan amaitua, 1760an eraiki zuen Sebastian van der Borcht ingeniari militarrak.

    Monumentu historiko-artistiko izendatua izan zen 1931n, eta zenbait aldiz zaharberritu da. Aro Garaikidean, lau aldiz zaharberritu da: 1900ean, 1991tik 1992ra, 1995ean eta 2005ean. Bere kontserbazioan, garrantzitsua izan da Espainiako Armadaren lana. Kontserbazio egoera onean dago eta bertan dago Sevillako Itsas Museoa.

    Historia

    Alfontso XIII.a Espainiakoa erregearen bisita gogoratzen duen hilarria

    1220 eta 1221 bitartean eraiki zen, Sevillako gobernari almohadea zen Abu l-Ularen aginduz, Badajozko Espantaperroseko dorrearen antzeko dodekagono formako oinarriarekin. Areatzarako bidea ixten zuen Zilarraren dorrearekin lotzen zuen harresi zati baten bidez, Sevillako Errege Alkazarrak defendatzen zituzten Sevillako harresien zati zen harresi zatia. Ibai portura sartzea eragozteko, bere basamentutik, egungo Triana auzoan zegoen Gotorlekuaren dorreraino (ibaiaren beste aldean eta, gaur egun, suntsitua dagoena) ibaia zeharkatzen zuen kate sendo bat luzatu zen. Ibaian gora, bertatik igarotzea, Puente de barcas deritzonak eragozten zuen.

    Ramón de Bonifaz buru zuen flota gaztelarrak, zubia hautsi zuen 1248an, ibaia, beste adarretik zeharkatuz, Fernando III.a Gaztelakoaren tropek hiria eraso aurretik.[2]

    Konkistatua izan ondoren, San Isidoro Sevillakoari eskainitako kapera bezala erabili zen. Ondoren, presondegi bezala.

    Torre del Oro

    XVI. mendean, itxura oso hondatua zuen, eta, ondorioz, sendotze lan bat egin zen. 1755eko Lisboako lurrikarak, larriki kaltetu zuen, honen ondoren, Monte Realeko markesak, dorrea botatzea proposatu zuelarik, zalgurdien pasabidea zabaltzeko eta Trianako zubirako bidea zuzenago egiteko. Baina proiektu hori ez zen sekula egin, Sevillako herria horren aurka agertu baitzen, erregeari esan ziotena, honek parte hartuz. 1760an, kalteak konpondu ziren dorrearen beheko solairua trinkotuz, hondakinekin eta morteroarekin sendotuz, eta harresiko erronda pasabideko atea, sarrera ate nagusi bezala utziz. Urte horretan bertan eraiki zen tontorreko gorputz zilindrikoa, Sebastian van der Borcht ingeniari militarrak eginikoa, honek, Tabakoen Errege Fabrika ere egin zuelarik. Lan hauek, dorrearen itxura aldatu zuten, XVI. edo XVII. mendeko grabatuetan zuenarekin alderatuz gero.

    1868ko Iraultza, dorrearentzat beste une erabakigarri bat izan zen, iraultzaileek, harresietako oihalak bota baitzituzten, salgai jarriz, baina sevillarren oposizioak, dorrea suntsitua ez izatea lortu zuen.

    1900ean zaharberritu zuen Carlos Halcon ingeniariak.

    1936ko martxoak 21ean, dorrean, Sevillako Itsas Museoa jartzea erabaki zen, Marinaren Ministerioaren erabakiz. 1942ko irailean, zaharberritze lanak hasi ziren, hauek iraun zuten bitartean, fatxadaren itxura hobetu zelarik eta museoa erakusteko bi solairu abildu zirelarik, hirugarrena, ikerlariak hartzeko abilduz. Museoa, 1944ko uztailak 24an inauguratu zen, horretarako, Madrilgo Itsas Museoko 400 txatal eraman zirelarik. Museoak, gaur egun (2009an) antzinako nabigazio tresnak eta maketak erakusten ditu, dokumentu historikoz, grabatuz eta karta nautikoez gain, eta Sevilla, Guadalquivir ibaiarekin eta itsasoarekin lotzen du.

    2005ean, berriz zaharberritu zen.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
    2. O'Callaghan, Joseph F.. (2004). Reconquest and crusade in medieval Spain. University of Pennsylvania Press, 113–116 or. ISBN 978-0-8122-1889-3..

    Kanpo-estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.