Torre de Peña

Torre de Peña[1][lower-alpha 1] Zangozaldeko Peña udalerri-ohiko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Gaur egun Xabier udalerrian dago.

Torre de Peña
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Torre de Peñako ikuspegia


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaXabier
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofiziala Torre de Peña
Posta kodea31409
Herritarrapeñatar
Geografia
Koordenatuak42°31′17″N 1°18′37″W
Garaiera506 metro
Distantzia53,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria8 (2021:  0)
Datu gehigarriak
SorreraXX. mendean

Herria XX. mendearen hasiera erdialdean eraiki zuten, bizitzeko leku ez hain isolatu eta praktikoago baten bila zebiltzan Peñako biztanleak hartzeko.

Bertako biztanleak peñatarrak daude.

Izena

Torre de Peña toponimoa izen moderno bat da. Izenaren esanahia "Peñako dorrea" da. Izenak dorre bati erreferentzia egiten dion arren, hau ez da existitzen. Torre de Peña Nafarroako Gobernuaren finkaren egungo sarrera da. Bertan, Peña herri hustua dago, eta haren izena hartzen du, Peñako gazteluaren dorrearen omenez. Gaztelu hori izan zen Nafarroa konkistatu ondoren gaztelarrak eraistea kostata biziraun zuen gauza bakarra.

Euskaraz gaztelerazko izena hartzen da, eraiki berri den gunea. Bere itzulpen "Dorre" edo "Dorre Peña" izango litzateke.

Geografia

Gabarderal Zangozerria eskualdean dago, Zangozaldea eremu naturalean eta Xabier udalerrian.

Klima eta landaredia

Torre de Peñako klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren tartekoa da, zenbat eta hegoalderago, mediterraneoagoa. Altuera zein den, aldeak nabariak dira, baina urtero, batez besteko tenperatura 13-14 °C ingurukoa da eta batez besteko prezipitazioa, 700-900mm ingurukoa.

Jatorrizko landaredia hariztiek, artediek, pagadiek eta pinudiek osatzen zuten, baina gizakiaren eragina dela eta, gaur egun zuhaixka bakan batzuk eta birlandaturiko pinuak baino ez dira geratzen.

Estazio meteorologikoak

Torre de Peñan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Xabierren estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

    Datu klimatikoak (Xabier, 1929-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 24.0 29.0 30.3 37.6 41.4 42.0 41.4 40.0 34.0 25.0 19.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 11.5 15.5 17.2 22.0 27.2 30.8 30.5 25.7 19.7 13.3 9.7 19.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 6.3 9.3 11.3 15.5 19.8 22.6 22.5 18.7 14.1 8.8 5.6 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 1.1 3.2 5.3 9.1 12.3 14.3 14.5 11.6 8.5 4.4 1.4 7.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -10.0 -12.0 -3.0 0.0 2.6 6.2 5.0 1.0 -2.0 -7.5 -12.2 -12.2
Batez besteko prezipitazioa (mm) 46.0 44.5 41.0 71.0 56.3 46.4 30.2 33.3 46.8 69.6 64.1 61.4 610.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 38.5 43.5 31.0 47.0 42.3 53.4 62.0 38.5 86.0 103.6 45.3 55.4 103.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.2 9.0 8.8 11.9 11.4 6.7 4.7 4.7 6.7 10.3 11.4 11.7 107.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.2 0.8 0.6 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.6 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Demografia

2021 urteko erroldaren arabera 8 biztanle zituen Torre de Peñak.[4]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
16 15 14 12 10 10 9 12 15 11 13 14 17 18 15 14 12 5 5 8 8
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Herri sortu berria izanik, Gabarderalen ezin da tradizio euskaldun edo erdardun bati buruz hitz egin. Hala ere, Koldo Zuazok, 2010ean, Torre de Peña ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[5]

Oharrak

  1. /tóre de péɲa/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Xabier» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Xabierreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. «Torre de Peña» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.