Torr

Torr presio unitate bat da, Evangelista Torricelliren omenez izendatua. Definizio originalean milimetro bateko merkurio zutabeak eginiko presio modura agertzen da, eta horregatik batzuetan mmHg edo milimetro merkurio erabili ohi da baliokide moduan.

Atmosfera baten 1/760a bezala ere defini daiteke.

Gaur egungo definizioa Nazioarteko Unitate Sistemaren arabera egiten da eta beraz Torr bat 101325 / 760 pascal da. Presio atmosferikoaz ari garenean askotan erabili ohi bada ere, presioko beste neurketetarako Pascala erabiltzea gomendatzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.