Torne ibaia
Torne ibaia (Finlandieraz: Tornionjoki; Suedieraz: Torne älv) Laponiako 510 km²-ko ibai luzea da. Torneträsk izeneko aintzira batean sortzen da Suedian, eta pixkanaka Finlandia eta Suediaren arteko mugara iristen da, Muonionjoki ibaia ordezkatuz eta bi herrialdeen arteko muga bihurtuz. Azkenenan Bothniako Golkoan isurtzen dira ibilaldi osoan ibilitako urak.
Torne Ibaia Tornionjoki (fin) / Torne älv (sue) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 470 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 65°48′30″N 24°08′45″E |
Honen parte da | Finland–Sweden border (en) |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Herri | Tornio |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 40.240 km² |
Ur-emaria | 380 m³/s |
Lakuak | Torneträsk, Vassijaure (en) eta Njakajaure (en) |
Bokalea () | Botniako badia (Tornio Haparanda udalerria) |
1809. urtean Suediak, Finlandia herrialdea galdu zuenean, Torne ibaia, Muonionjoki eta Konkamaeno ibaiekin batera, Errusia inperialaren eta Finlandiaren arteko muga bihurtu zen, Laponia eta Mendebaldeko Botnia probintziak bitan zatituz. Torne ibarraren erdigune da.
Jukkasjärvin izotz jauregi bat eraiki ohi dute, ibai honetako ur-izoztuarekin [1] . Izan ere, bertako izotza oso ezaguna da mundu osoan zehar. Hala nola, Vodka edateko izotz honena dela diote Europa osoko eta Shangai eta Tokyoko barman ezagunenek [2] .