Torn Curtain
Torn Curtain (euskaraz Errezel Urratua) 1966ko Alfred Hitchcock estatubatuar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Bertan, Paul Newman eta Julie Andrews aktoreek antzeztu zuten. Filma Gerra Hotzan girotua dago.
Torn Curtain | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Torn Curtain |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana suediera norvegiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | espioitza-filma eta political thriller film (en) ![]() |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock Willis Hall Keith Waterhouse |
Gidoigilea(k) | Brian Moore (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Paul Newman Julie Andrews Lila Kedrova Tamara Toumanova Wolfgang Kieling (en) ![]() Ludwig Donath Günter Strack (en) ![]() David Opatoshu Hansjörg Felmy (en) ![]() Arthur Gould-Porter Jan Malmsjö Mort Mills Alfred Hitchcock Norbert Grupe Carolyn Conwell (en) ![]() Gene Roth John Bleifer | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Addison |
Argazki-zuzendaria | John F. Warren (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Berlin eta Norvegia |
Argumentu nagusia | Espioitza |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alfred Hichtcocken filmetan gertatu ohi zen gisa, honetan ere zuzendariak kameo edo agerpen labur bat egin zuen, hain zuzen ere, Hitchcock haur bat altzoan duela hoteleko harretagunean agertzen da.
Argumentua
Michael Armstrong (Paul Newman) Alemaniako Errepublika Demokratikoko zientzialari baten formula lortu nahi duen izen handiko estatubatuar fisiko nuklear bat da. Hori lortzeko, Altzairuzko Oihala igaro eta bestaldean bere zerbitzuak komunisteei eskeini nahi dizkielaren papera antzeztuko du. Bere neskalaguna (Julie Andrews) ere berarekin bat bidaitu eta Michaelen jokaerarekin erabat harriturik, mutilagunak bere herrialdea traizionatu eta neskalaguna bera ere engainatu nahi duela usteko du. Horregatik naskalagunak bere mutilaguna Mendebaldeko Berlinera jarraitu eta bertan haren benetazko asmoaz jabetuko da, hots, Michaelek benetan bere herrialdea zerbitzatu nahi duela, ondorioz neskalagunak Michaeli lagunduko dio. Baina Ekialdeko Alemaniatik ihes egitea zail egingo zaie.
Aktoreak
- Paul Newman : Michael Armstrong irakaslea
- Julie Andrews : Sarah Louise Sherman irakaslea
- Lila Kedrova: Kuchinska kondesa
- Hansjörg Felmy : Heinrich Gerhard
- Tamara Toumanova: Dantzaria
- Wolfgang Kieling : Hermann Gromek
- Ludwig Donath: Gustav Lindt irakaslea
- Günter Strack: Karl Manfred irakaslea
- Gisela Fischer: Koska irakaslea
- Mort Mills: Nekazaria
- Carolyn Conwell: Nekazariaren emaztea
- Arthur Gould-Porter: Freddy