Torbisko
Torbiskoa (Daphne gnidium) Timeleazeoen familiako zuhaixka, 1,5 m inguru luzea, enbor zuzena eta adar gutxikoa duena. Lantza egiturako hosto larrukarak ditu, gainalde berdekoak eta azpialde berde zurixkakoak. Loreak txikiak eta zuri horixkak ditu eta fruituak basakaran baten itxurakoak eta kolorez hori gorrixkak. Mediterraneo Itsasoaren inguruko lurraldeetako sasi-lekuetan eta basoetako sareguneetan hazten da.[1]
Torbisko | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Thymelaeaceae |
Generoa | Daphne |
Espeziea | Daphne gnidium |
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.