Torax (intsektuen anatomia)
Toraxa buruaren eta abdomenaren arteko tagma edo zatia da, hankak eta hegoak txertaturik dituena. Somito izeneko hiru eraztunek osatua da; aurretik atzera: protoraxa, mesotoraxa eta metatoraxa. Somito bakoitzak hanka pare bat du. Bi hego pare dituzten intsektuetan, pare bat txertatzen da mesotoraxean, eta bestea metatoraxean. Pare bakarra dutenetan, mesotoraxean txertatzen da hego parea.
Toraxa intsektu mota batzuetan
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/11/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.