Topkapı jauregia
Topkapı jauregia (turkieraz: Topkapı Sarayı, euskaraz askotan Topkapi, i puntuduna) Istanbulen dagoen jauregia da, otomandar sultanen egoitza nagusia eta ofiziala izan zena 400 urtez (1465-1856).
Topkapı jauregia | |
---|---|
Topkapı | |
Istanbulgo gune historikoak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiria | Istanbul |
Turkiako barrutia | Fatih |
Auzo | Eminönü |
Koordenatuak | 41°00′47″N 28°59′02″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1460 |
Jabea | Turkia |
Kudeatzailea | Directorate of National Palaces |
Erabilera | egoitza ofiziala museoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mehmed II.a |
Estiloa | Ottoman architecture (en) |
Bisitariak urtean | 1.932.726 |
Webgune ofiziala | |
Ezaugarriak
Jauregia Bizantzio zaharreko akropoliaren kokalekuan eraiki zen, Urrezko Adarra, Bosforoa eta Marmara itsasoa elkartzen diren penintsularen muturrean. Topkapı Sarayı izenaren esanahia "Kanoien Ateko jauregia" da, orain suntsituta dagoen inguruetako ate baten zinetik. Jauregiak eta haren lorategiek 700.000 m² (70 ha) dituzte eta bost kilometroko harresiek inguratzen dute.
Eraikuntza 1459an hasi zen, Konstantinopolis konkistatu zuen Mehmed II.aren sultanaldian. Gero, hainbat alditan handitu zen: harema XVI. mendean, eraldaketak 1509ko lurrikararen ondoren edo 1665eko sutearen ondoren. Jauregia eraikin multzo handi bat da, bost patio handiz eta atxikitako eraikin ugariz osatua. Egoitza inperialaren garai gorenean, 4.000 pertsona baino gehiago bizi ziren bertan eta egun baino eremu handiagoa hartzen zuen.
Hala ere, Topkapı jauregia gutxinaka garrantzia galduz joan zen, batez ere XVII. mende amaieratik aurrera, sultanek Bosforo ertzeko jauregiak laketago baitzituzten. 1853an, Abdülmecid I.ak gortea lekuz aldatzea erabaki zuen eta Dolmabahçe jauregira eraman, Istanbulgo europar estiloko lehen jauregi amaitu berrira. Nolanahi ere, zenbait funtzio bertan geratu ziren, hala nola, altxor inperiala, liburutegia eta txanpon etxea.
Otomandar Inperioa amaitzean, 1921ean, jauregia otomandar garaiaren museo bihurtu zen, 1924ko apirilaren 3ko gobernuaren dekretu bati jarraiki. Harrezkero, Kultura eta Turismo Ministerioaren gain dago Topkapı jauregiaren museoaren kudeaketa. Nahiz eta jauregiak ehunka areto eta gela izan, garrantzitsuenak baino ez dira bisitagai. Gainera, garai hartako hainbat gauzaki daude ikusgai: portzelana, jantziak, armak, armadurak, miniaturak, eskuizkribuak eta bitxiak. Horien artean ezagunena Koilaragilearen diamantea da, udare itxurako 86 kilateko diamantea (17 g), beste 49 diamante txikiagoz inguratua.
Topkapı jauregia Istanbulgo hirigune historikoko eraikinen artean sailkatuta dago. 1985ean, UNESCOk izendatutako Gizateriaren Ondarearen barnean dago, "lau mendez eraikitako eraikin multzo paregabea, munduan bakarra dena arkitektura kalitatea eta otomandar gortearen isla dela-eta"[1].
Eraikinak
- Sarrera
- Ate Inperiala (Bab-Ι Hümayun)
- Lehen patioa
- Agurraren Atea (Bab-üs-Selâm)
- Hagia Irene
- Bigarren Patioa
- Hirugarren patioa
- Laugarren patioa
- Sofa meskita
- Pabilioi apaindua (Mecidiye Köşkü)
- Medikuaren bizitokia (Hekimbaşi Odasi)
- Ezkaratzeko pabilioia (Sofa Köşkü)
- Revan pabilioia (Revan Köşkü)
- Bagdad pabilioia (Bagdad Köşkü)
- Erdainkuntza pabilioia
- Iftar portikoa
- Harema
- Harresiak
Irudiak
- Jauregia Marmaratik
- Sarrerako iturria
- Sultanaren atea
- Talaia
- Sukaldeak
- Aretoa eta Urrezko Leihoa
- Haremeko iturridun gela
- Zorionaren Atea