Toots Thielemans
Jean-Baptiste Frédéric Isidor, Thielemans baroia, Toots Thielemans izenez ezaguna profesionalki (Brusela, 1922ko apirilaren 29a - Braine-l'Alleud, 2016ko abuztuaren 22a) belgikar jazz musikaria izan zen.
Toots Thielemans | |
---|---|
![]() (2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Baptiste Frédéric Isidor Thielemans |
Jaiotza | Marolles - Marollen (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Braine-l'Alleud, 2016ko abuztuaren 22a (94 urte) |
Hobiratze lekua | La Hulpe |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea |
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, jazz guitarist (en) ![]() ![]() ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Toots Thielemanns |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | chromatic harmonica (en) ![]() aho-soinua gitarra biolina |
Diskoetxea | Riverside Columbia Records Polydor Records Philips ABC Records |
tootsthielemans.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Aho-soinua-jotzaile gisa eta gitarrarekin eta txistuarekin zuen trebetasunagatik ezagutu zuten. Jazzaren aho-soinua-jotzaile nagusia izan zen.
1949an egin zuen lehen lan profesionala Europan, Benny Goodmanen bandarekin. 1951n Estatu Batuetara joan zen eta 1957an Estatu Batuetako herritartasuna jaso zuen. 1953tik 1959ra George Shearingen taldean jo zuen eta ordutik aurrera bere taldearen buru izan zen. Beste musikari batzuekin ere jo edo grabatu zuen (Oscar Peterson, Ella Fitzgerald, Sarah Vaughan, Bill Evans, Dizzy Gillespie, Kenny Werner, Pat Metheny, Jaco Pastorius, Mina Mazzini, Elis Regina, Quincy Jones, George Shearing, Natalie Cole, Billy Joel, Paul Simon eta Paquito D'Rivera).
Filmen soinu-banda ere grabatu zuen. (The Pawnbroker (1964), Midnight Cowboy (1969), The Getaway (1972), Cinderella Liberty (1973), The Sugarland Express (1974) eta Looking for Mr. Goodbar (1977) ta aho-soinuarekin jo zuen Sesame Street telesailaren gai nagusia. Bere konposizioak grabatu eta jo zituen.