Tony MacMahon
Tony MacMahon (1939ko apirilaren 18a, Ennis, Clare konderria – 2021eko urriaren 8a) irlandar akordeoijole eta irrati esatari eta telebista aurkezle bat izan zen.
Tony MacMahon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ennis, 1939 |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | 2021eko urriaren 8a (81/82 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | akordeoia |
1970eko hamarkadan The Bothy Band irlandar folk musika taldeko kide izan zen. Bestalde, Irlandako irratian The Long Note irratsaioa eta RTÉ telebista katean irlandar musika herrikoiari buruzko hainbat saio aurkeztu izan zituen, tartean The Pure Drop eta Come West Along the Road, 1979ean The Green Linnet izeneko Europako Mendebaldean barna burututako bidai dokumental saioa aurkeztu zuen, honetan The Dubliners taldeko Barney McKenna banjojolearekin batera Citroën 2CV furgoneta orlegi batean (ezizenez The Green Linnet) harat-honata bidaiatu ohi zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.