Tony Curtis
Tony Curtis (New York, 1925eko ekainaren 3a - Las Vegas, 2010eko irailaren 29a), jaiotzez Bernard Schwartz, estatubatuar aktorea izan zen. Ibilbide luzea izan bazuen ere, 100 film baino gehiago, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), The Vikings (1958), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Taras Bulba (1962), The Boston Strangler (1968) eta abar.
Tony Curtis | |
---|---|
(1958) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bernard Schwartz |
Jaiotza | Flower Hospital (en) eta New York, 1925eko ekainaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | hungariera ingelesa |
Heriotza | Henderson, 2010eko irailaren 29a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Palm Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Emanuel Schwartz |
Ama | Helen Klein |
Ezkontidea(k) | Janet Leigh (1951 - 1962) Christine Kaufmann (1963 - 1968) Leslie Allen (en) (1968 - 1982) Andrea Savio (en) (1984 - 1992) Lisa Deutsch (en) (1993 - 1994) Jill Vandenberg (en) (1998 - 2010) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New School (en) City College of New York (en) Seward Park High School (en) |
Hizkuntzak | hungariera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, idazlea, margolaria, telebista-aktorea eta aktorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Anthony Curtis |
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
tonycurtis.com | |
|
Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita izan zen.
Lehenbiziko urteak
Tony Curtis Hell's Kitchen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an, baina haurtzaroa Bronxen igaro zuen. Gurasoak, Emanuel Schwartz eta Helen Klein, hungariar jatorriko juduak ziren, aita Ópályikoa eta ama Nagymihálykoa. 5 edo 6 urte bete arte ez zuen hungariera besterik ikasi.[1] Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony anaiak bestean. Amari eskizofrenia diagnostikatu zioten geroago, eta anaia Robert ere instituzio batean sartu behar izan zuten gaixotasun berak jota.[2]
Oso familia behartsua zen. Zortzi urte zituenean, hilabete bat pasatu zuen umezurztegi batean Juliusekin batera, gurasoek jatekorik ere ez zutelako. Lau urte geroago, Julius hil zen kamioi batek harrapaturik. Garai hartan Tony auzoko bandan ibiltzen zen, eskolara joan beharrean lapurreta txikiak egiten, eta eraso antisemitak ere pairatu zituen.[2] 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginari esker, Boy Scouten udaleku batera joan zelarik, gainerako haurrak aho zabalik uzten zituen bere bizitzari buruzko kontakizun fantastikoekin. Seward Park High Schoolera joan zen, eta bertan egin zuen lehenbiziko aktore lan txikia, 16 urterekin, eskolako antzerkian.[3]
1944an, AEBetako itsas armadan izena eman zuen, eta Ozeano Bareko itsaspekoen ontzidian ibili zen Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, USS Proteus-en zehazki. 1945eko irailaren 2an, japoniarren errenditzearen lekukoa izan zen, Tokioko badian baitzegoen gerraontzi horretan.[4]
Antzezle ibilbidea
Gerra ostean, soldadu ohientzako egokitutako ikasketak egin zituen New Yorkeko City Collegen, eta interpretazioa ikasi zuen Greenwich Villagen, Erwin Piscatorrek zuzendutako The New School-en. Besteak beste, Elaine Stritch, Harry Belafonte, Walter Matthau, Beatrice Arthur eta Rod Steiger izan zituen ikaskide. Artean eskolan zegoela, Joyce Selznick talentu-ehiztariaren arreta erakarri zuen.
1948an, 23 urte zituela, Hollywoodera iritsi zen. Universal Picturesek izena aldatu zion eta, Bernard Schwartz beharrean, Tony Curtis izan zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten baina, berak esan zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen. Criss Cross (1949) filmean egin zuen debuta, kredituetan agertu gabe. Ondoren, City Across the River (1949), Woman in Hiding (1950) eta Winchester '73 (1950) westerna etorri ziren.
Tonyk miresleen eskutitz anitz jasotzen zuenez, 1951n Universalek rol protagonista eman zion The Prince Who Was a Thief filmean, eta arrakasta handia izan zuen. Harrezkero, oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, baina 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egin zituen lanik hoberenak: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958, Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuena), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Who Was That Lady? (1960), The Great Impostor (1961) edota The Boston Strangler (1968).
Azken urteak eta heriotza
1970eko hamarkadatik aurrera, zinemako eta telebistako lanak tartekatu zituen. Besteak beste, Elia Kazanen The Last Tycoon-en (1975), Ken Hughesen Sextette komedia musikalean (1978) eta Guy Hamiltonen The Mirror Crack'd-en (1980) parte hartu zuen. Bestalde, gero eta denbora gehiago eskaini zion pinturari, eta haren margolanak aintzat hartuak izan ziren; 2007tik, The Red Table New Yorkeko Metropolitan Museum of Arteko bilduma iraunkorrean dago.[5]
1995ean, Frantziako Kultura Ministerioak Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu zuen.[6] 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten, eta 1960tik Hollywoodeko ospearen pasealekuko izarra zuen; hala ere, Oscar saririk ez irabaztearen desilusioa zeukan.
2010eko irailaren 29an hil zen, Las Vegasen, bihotzekoak jota.[7] Urriaren 4an eman zioten lur, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn. Hiletan, besteak beste, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis alabak, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas eta Phyllis McGuire egon ziren.
Ezkontzak eta seme-alabak
Sei aldiz ezkondu zen. Lehenbiziko emaztea Janet Leigh antzezlea izan zen. 1951n ezkondu eta 1962an bereizi ziren. Bi alaba izan zituzten, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak. Ondorengo emazteak hauek izan ziren:
- Christine Kaufmann, 1963-1968 bitartean. Bi alaba izan zituzten, Alexandra eta Allegra.
- Leslie Allen, 1968-1982 bitartean. Bi seme izan zituzten: Nicholas Bernard eta Benjamin.
- Andrea Savio, 1984-1992.
- Lisa Deutsch, 1993-1994.
- Jill Vandenberg, 1998tik aurrera.
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1949 | Criss Cross | Gigoloa | Kredituetan agertu gabe |
1949 | City Across the River | Mitch | Anthony Curtis kredituetan |
1949 | Johnny Stool Pigeon | Joey Hyatt | Anthony Curtis kredituetan |
1949 | The Lady Gambles | Bellboy | Anthony Curtis kredituetan |
1949 | Take One False Step | Hot Rod Driver | Kredituetan agertu gabe |
1949 | How to Smuggle a Hernia Across the Border | Laburmetraia | |
1950 | Francis | Jones kapitaina | Anthony Curtis kredituetan |
1950 | Woman in Hiding | Dave Shaw | Ahotsa, kredituetan agertu gabe |
1950 | I Was a Shoplifter | Pepe | Anthony Curtis kredituetan |
1950 | Sierra | Brent Coulter | Anthony Curtis kredituetan |
1950 | Winchester '73 | Doan | Anthony Curtis kredituetan |
1950 | Kansas Raiders | Kit Dalton | |
1951 | The Prince Who Was a Thief | Julna | |
1952 | Flesh and Fury | Paul Callan | |
1952 | No Room for the Groom | Alvah Morrell | |
1952 | Son of Ali Baba | Kashma Baba | |
1952 | Meet Danny Wilson | Bere burua | Kredituetan agertu gabe |
1953 | Houdini | Harry Houdini | |
1953 | All American | Nick Bonnelli | |
1953 | Forbidden | Eddie | |
1954 | Beachhead | Burke | |
1954 | Johnny Dark | Johnny Dark | |
1954 | The Black Shield of Falworth | Myles | |
1954 | So This Is Paris | Joe Maxwell | |
1955 | Six Bridges to Cross | Jerry Florea | |
1955 | The Purple Mask | Rene de Traviere / Purple Mask | |
1955 | The Square Jungle | Eddie Quaid / Packy Glennon | |
1956 | Trapeze | Tino Orsini | |
1956 | The Rawhide Years | Ben Matthews | |
1957 | Mister Cory | Cory | |
1957 | The Midnight Story | Joe Martini | |
1957 | Sweet Smell of Success | Sidney Falco | Produktore exekutiboa ere |
1958 | The Vikings | Eric | |
1958 | Kings Go Forth | Britt Harris | |
1958 | The Defiant Ones | John "Joker" Jackson | |
1958 | The Perfect Furlough | Paul Hodges | |
1959 | Some Like It Hot | Joe / Josephine / Shell Oil Junior | |
1959 | Operation Petticoat | Nicholas Holden | |
1960 | Who Was That Lady? | David Wilson | |
1960 | The Rat Race | Pete Hammond Jr. | |
1960 | Spartacus | Antoninus | |
1960 | Pepe | Bere burua | Kredituetan agertu gabe |
1960 | The Great Impostor | Ferdinand Waldo Demara Jr. / Martin Donner / Dr. Gilbert | |
1961 | The Outsider | Ira Hamilton Hayes | |
1962 | Taras Bulba | Andriy Bulba | |
1962 | 40 Pounds of Trouble | Steve McCluskey | |
1963 | The List of Adrian Messenger | Cameoa | |
1963 | Captain Newman, M.D. | Jackson "Jake" Leibowitz | |
1964 | Paris When It Sizzles | Maurice / Philippe – 2. polizia | Kredituetan agertu gabe |
1964 | Wild and Wonderful | Terry Willams | |
1964 | Goodbye Charlie | George Tracy | |
1964 | Sex and the Single Girl | Bob Weston | |
1965 | The Great Race | Leslie Gallant III | |
1965 | Boeing, Boeing | Bernard Lawrence | |
1966 | Chamber of Horrors | Mr. Julian | Kredituetan agertu gabe |
1966 | Not with My Wife, You Don't! | Tom Ferris | |
1966 | Drop Dead Darling | Nick Johnson | |
1967 | Don't Make Waves | Carlo Cofield | |
1967 | On My Way to the Crusades, I Met a Girl Who... | Guerrando da Montone | |
1968 | Rosemary's Baby | Donald Baumgart | Ahotsa, kredituetan agertu gabe |
1968 | The Boston Strangler | Albert DeSalvo | |
1969 | Monte Carlo or Bust! | Chester Schofield | |
1970 | You Can't Win 'Em All | Adam Dyer | |
1970 | Suppose They Gave a War and Nobody Came | Shannon Gambroni | |
1974 | Lepke | Lepke Buchalter | |
1976 | The Last Tycoon | Rodriguez | |
1977 | Casanova & Co. | Giacomino / Casanova | |
1978 | The Manitou | Harry Erskine | |
1978 | Sextette | Alexei Karansky | |
1978 | The Bad News Bears Go to Japan | Marvin Lazar | |
1979 | Title Shot | Frank Renzetti | |
1980 | Little Miss Marker | "Blackie" | |
1980 | It Rained All Night the Day I Left | Robert Talbot | |
1980 | The Mirror Crack'd | Martin N. Fenn | |
1982 | Black Commando | Iago koronela | |
1982 | BrainWaves | Dr. Clavius | |
1982 | Sparky's Magic Piano | Ahotsa | |
1983 | Dexter the Dragon & Bumble the Bear | Ahotsa | |
1983 | Balboa | Ernie Stoddard | |
1984 | Where Is Parsifal? | Parsifal Katzenellenbogen | |
1985 | Insignificance | Senatorea | |
1986 | Club Life | Hector | |
1986 | The Last of Philip Banter | Charles Foster | |
1988 | The Passenger – Welcome to Germany | Mr. Cornfield | |
1989 | Lobster Man from Mars | J.P. Shelldrake | |
1989 | Midnight | Mr. B. | |
1989 | Walter & Carlo i Amerika | Willy La Rouge | |
1991 | Prime Target | Marietta Copella | |
1992 | Center of the Web | Stephen Moore | |
1993 | Naked in New York | Carl Fisher | |
1993 | The Mummy Lives | Aziru / Dr. Mohassid | |
1995 | The Immortals | Dominic | |
1997 | Bounty Hunters 2: Hardball | Wald | |
1998 | Louis & Frank | Lenny Star Springer | |
1998 | Stargames | King Fendel | |
1999 | Play It to the Bone | Boxeozalea | |
2002 | Reflections of Evil | Narratzailea | |
2006 | Where's Marty? | Bere burua | |
2007 | The Blacksmith and the Carpenter | Jainkoa | Ahotsa, laburmetraia |
2008 | David & Fatima | Mr. Schwartz |
Sariak
- 1958an Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten The Defiant Ones-en egindako lanarengatik.
Erreferentziak
- Malone, Aubrey. The Defiant One: A Biography of Tony Curtis. McFarland, 2013, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
- Teicholz, Tom. The Man Who Was Tony Curtis. Huffpost, 2010eko urriak 8, huffpost.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
- Alexander, Shana. Tony Curtis in a For–Real Bronx Dream: the Bee–Yoody–Ful Life of a Movie Caliph. Life, 1961eko azaroak 17, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
- World War Two - and a young man serves his country. tendertale.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- Keller, Jared. Tony Curtis: Iconic Actor, Abstract Painter. The Atlantic, 2010eko irailak 30, theatlantic.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- On This Day: 23 March 1995. presswizard.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- Tony Curtis aktorea hil da, 85 urterekin. Berria, 2010eko irailak 30, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).