Tony Bennett
Anthony Dominick Benedetto, musika-munduan, eta, profesionalki, Tony Bennett izenpean ezaguna (New York, 1926ko abuztuaren 3a - ibidem, 2023ko uztailaren 21a)[1] estatubatuar pop tradizional abeslaria izan zen, bai eta jazz- zein big band eta show-abestietako abeslaria ere. Margolaria ere bazen, bere hainbat obra erakunde ezberdinetako behin-betiko erakustokiaren parte direnak. Era berean, Astoria auzoko (Queens, New York) Frank Sinatra Arte-Eskolako sortzailea ere bazen.[2]
Tony Bennett | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anthony Dominick Benedetto |
Jaiotza | Queens, 1926ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2023ko uztailaren 21a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Calvary Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sandra Grant Bennett (1971 - 1983) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | High School of Art and Design (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, margolaria, autobiografialaria, jazz musikaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Tony Bennett |
Genero artistikoa | jazza soula |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Concord Records |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Gradua | private first class (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
tonybennett.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Astoria zein Pyrites-en jaio eta hazia (New York), familia italo-estatubatuar batean, Bennett urte gutxirekin hasi zen abesten. II Mundu Gerrako amaiera aldera AEBetako Armadarekin borrokatu zuen Europako Antzokian. Ostean, bere abeste-teknika hobetu eta gero, Columbia Records-ekin sinatu eta, 1951ean, bere lehen single ospetsua kaleratu zuen: "Because of You". Ostean, 1953ko hasieran beste abesti ezagun bat kaleratu zuen ere: "Rags to Riches". Bere jazz-abestea hobetu ostean, 1950eko hamarkadaren amaieran bere garai gorenena ailegatu zen; esaterako, The Beat of My Heart eta Basie Swings, Bennett Sings albumekin. 1962an, bere abesti ezagunena grabatu zuen ere, "I Left My Heart in San Francisco". Rock-aroaren gorenean bizitza isilago bat pasa ostean, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran berpizkunde bat pairatu zuen. Bere azken lana Lady Gagarekin batera argitaratutako Cheek to Cheek albuma da (2014), Grammy Sariduna dena, Ahots-Pop Tradizionaleko Album Onena kategorian.
19 Grammy Sari irabazi ditu, bai eta bi Emmy Sari ere. Mundu osoan, 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu. 2021eko otsailean, 2016. urtetik aurrera Alzheimera pairatzen duela argiratatu zen, diskak grabatzen eta kontzertuak ematen jarraitu badu ere.[3]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Tony Bennett» Biography (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- (Ingelesez) Kilgannon, Corey. (2009-06-26). «He’s Never Left Astoria Behind» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- (Ingelesez) Aswad, Jem; Aswad, Jem. (2021-02-01). «Tony Bennett Reveals Battle With Alzheimer’s Disease» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).