Tonlé Sap
Tonlé Sap[1] (khmereraz: បឹងទន្លេសាប, "ur gezako lakua"; thailandieraz: ทะเลสาบเขมร) Kanbodiako erdialdeko aintzira da, iparraldeko Dan Raek mendialdearen eta hegoaldeko Kravanh mendien artean dagoena. Hego-ekialdeko Asiako lakurik handiena da, eta oso biodibertsitate handia dauka. UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen 1997an.[2]
Tonlé Sap បឹងទន្លេសាប (km) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | aintzira |
Luzera | 145 km |
Zabalera | 40 km |
Azalera | 2.700 km² |
Sakonera | 1,5 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°53′00″N 104°04′00″E |
Estatu burujabe | Kanbodia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Tonle Sap ibaia |
Arroaren azalera | 16.000 km² |
Geografia
Tonlé Sap aintziraren eremua 2.700 kilometro koadrokoa da urtaro lehorrean eta 10.000 kilometro koadrokoa montzoi eurien ostean. Sakoneran, 1-3 metro izatetik 10-16 metro izatera pasatzen da. Azarotik ekainera arte aintzirako ura Mekongerantz husten da Tonlé Sap ibaiaren bidez. Uztailetik aurrera, ordea, Mekongen ur emaria asko hazten baita, kontra egiten dio Tonlé Sap ibaiari; ondorioz, alderantziko norabidea hartzen du urak, eta aintzirara itzultzen da.[3] Udan ontziz ibil daiteke eta arrantza oso oparoa izaten da.
Tonlé Sap ibaia eta Mekong Phnom Penhen elkartzen dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2022/7/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- Tonle Sap Biosphere Reserve, Cambodia. en.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).
- Bañuelos, Xabier. Mekong-en deltatik Angkor-era: ibaia bide bihurtzen denean. Naiz, 2019ko abenduak 20, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).