Tonkatsu
Tonkatsu (japonieraz: 豚カツ, とんかつ, edo トンカツ) Japoniako plater tipiko bat da, XIX. mendearen amaieran asmatu zutena.[1] Txerri txuleta bat da, zentimetro bateko zabalera du, birrineztatua eta frijitua, zatitua; normalean haragiari gatza eta piperbeltza gehitzen zaio, eta irinetatik pasatzen da, ondoren arrautza irabiatuak, eta, frijitu aurretik, pankotik (japoniar ogi malutak) pasatuz amaitzen da.
Tonkatsu | |
---|---|
breaded cutlet (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Materialak | txerrikia panko (en) ![]() |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Bere jatorrian, yōshoku mota bat bezala hartzen zen, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran asmatutako mendebaldeko janariaren bertsio japoniarrak, eta katsu-retsu (txuleta) edo soilik katsu deitu zitzaion. Lehen katsu-retsua txahalarekin egiten zuten; esaten denez, txerrikirekin egindako bertsioa, gaur egungoaren antzekoa, 1899an zerbitzatu zen lehen aldiz, Ginzako jatetxe batean, Tokion.[2][3] "Tonkatsu" hitza 1930eko hamarkadan sortu zuten.
Erreferentziak
- Tsuji, Shizuo. (1980). Japanese cooking: A simple Art. New York: Kodansha International/USA ISBN 1568363885..
- (Japonieraz) 岡田, 哲. とんかつの誕生―明治洋食事始め. , 166 or..
- (Japonieraz) 小菅, 桂子. にっぽん洋食物語大全. , 122 or..
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |