Tonino Carotone
Antonio de la Cuesta, (Burgos, 1970eko urtarrilaren 9a - ), ezagunagoa Tonino Carotone ezizenaz, euskal herritar abeslaria da.
Tonino Carotone | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio De La Cuesta Manrique |
Jaiotza | Burgos, 1970eko urtarrilaren 9a (54 urte) |
Herrialdea | Nafarroa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Izengoitia(k) | Tonino Carotone |
Diskoetxea | Virgin Records |
toninocarotone.net eta toninocarotone.net | |
Biografia
Burgosen jaioa bazen ere, Iruñean eman zituen ume eta gaztaroa. 1980 eta 1990eko hamarkadetan, hurrenez hurren, Tijuana in Blue eta Kojon Prieto y los Huajalotes taldeetan aritu zen abeslari. Bertan rock eta mexikar doinuak abesten zituen baina benetako zaletasuna Italiako musikarekiko zuen. 1995ean bertara joan zen lehendabizikoz beste intsumisoekin batera.
2000ko Mondo difficile diskoaren Me cago en el amor abestiak arrakasta handia eman zion bai Italia baita Euskal Herria eta Espainian ere.
2003an Senza Ritorno albuma atera eta 2005ean Arpioniren Malacabeza diskoaren bi kantuetan hartu zuen parte. 2006an Federico Traversarekin batera "Il Maestro dell'Ora Brava" liburua atera zuen eta 2008an beste disko berria Ciao Mortali izenekoa.
Lanak
Albumak
- Ciao Mortali (Bloom Produzioni, 2008)
- Senza Ritorno (Virgin, 2003)
- Mondo Difficile (Virgin, 1999)
Singleak
- Me Cago en el Amor (Virgin, 1999)
Kolaborazioak
- La Radiolina - Manu Chao (Virgin, 2007)
- Bahia Sound System - Bilduma (2006)
- Malacabeza - Arpioni (Alternative, 2005)
- Buona Mista Social Ska! - Arpioni (Gridalo Forte Records, 2001)
- Los Guachos - Karamelo Santo (Benditas Producciones, 2001)
- Fuerza Volume 1 - Bilduma (Virgin, 2000)
- Peret Rey de la Rumba - Bilduma (Virgin, 2000)