Toni Morrison
Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a - New York, 2019ko abuztuaren 5a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea izan zen, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere izan zen.
Toni Morrison | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
1989 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Chloe Ardelia Wofford | ||
Jaiotza | Lorain (Ohio), 1931ko otsailaren 18a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Syracuse Lorain (Ohio) New York Ohio | ||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||
Heriotza | Bronx, 2019ko abuztuaren 5a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | South-View Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Harold Morrison (en) (1958 - 1964) | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lorain High School (en) 1949) Howard Unibertsitatea Artean graduatu Cornell Unibertsitatea Arte-masterra | ||
Hezkuntza-maila | Honorary Doctor of Letters (en) Arte-masterra Artean graduatua | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, libretista, unibertsitateko irakaslea, poeta, haur literatura idazlea, audio-liburu kontalaria eta editore-laguntzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea (1989 - | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Henry Dumas (en) , Zora Neale Hurston, Doris Lessing, James Baldwin, William Faulkner, Virginia Woolf eta Herman Melville | ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Alpha Kappa Alpha | ||
Genero artistikoa | African American literature (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
tonimorrisonsociety.org | |||
Feminismoa |
---|
Howardeko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle izan zen, eta New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria.
Biografia
Gurasoak langile xumeak ziren, aitak autoak garbitzen lan egiten zuen eta amak orduka lan egiten zuen etxeetan; lau seme-alaba izan zituzten. Ikasketak Loraingo eskola publikoan egin zituen. Asko irakurtzen zuen eta gogoko egileak zituen Jane Austen eta Leo Tolstoy idazleak. 1949 urtean eskola amaitu zuen eta Ingeles Filologiako unibertsitate ikasketak eta gero Humanitateak hainbat tokitan egin zituen (Howard, Syracuse (New York), Cornell Unibertsitatea, Yale, etab.). 1953 urtean tesi bat defendatu zuen buru-hilketari buruz William Faulkner eta Virginia Woolf idazleengan. Ikasi bitartean, lan egiten zuen hainbat argitaletxeetan ikasketak ordaindu ahal izateko. Argitalpen lanei dagokionez, Muhammad Ali eta Angela Davis afroameikarren autobiografien edizioak bultzatu zituen.[1]. Bitartean, argitaratu gabeko lanak idazten zituen. Lehenengo lana argitaratu zuenean (The Blues Eye, 1970) ia berrogei urte zituen, Random House argitaletxean lan egiten zuen, dibortziatuta zegoen eta bi haur zituen bere kargura.[2].
Idazlanak
Toni Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena bereziki. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, "Begirik urdinena") da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977, "Solomonen abestia"), Tar baby (1981, "Bikezko haurra"), Maitea (1987, Beloved)[3] eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi zuen: Whitness and the Literary Imagination (1992, "Zuritasuna eta literatura irudimena").
1988an Pulitzer saria irabazi zuen Maitea obragatik, eta Literaturako Nobel Saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradise, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.
Eleberriak
Haur literatura
Istorio laburrak
- Recitatif (1983)
Antzezlanak
- Dreaming Emmet (1986)
Euskaratuak
- Gaueko hitzak Donostia: Erein, 1995. (Milabidai bilduma, 12. zk.) Itzultzailea: Itziar Iriondo ISBN 84-7568-555-2. Literaturako Nobel Saria jasotzean (1993ko Abenduaren 7a) emandako hitzaldia eta onarpen-hitza.
- Maitea (Beloved) Irun: Alberdania, 2004. Itzultzailea: Anton Garikano Iruretagoiena ISBN 978-84-96310-30-8.
Sariak
- National Book Critics (1977), Song of Salomon lanagatik
- Pulitzer saria (1987), Beloved lanagatik
- Literaturako Nobel Saria (1993)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Frantsesez)Toni Morrison: biographie, actualités et émissions France Culturekanalan [Kontsulta data: 2019-05-26]
- (Gaztelaniaz)Cousté, Alberto, hoanko lanaren hitzaurrean: Toni Morrison / [itzulpena], Jordi Gubern...[et al.]. — Barcelona : Plaza y Janés, 1996. orr. 11-12
- kritiken hemeroteka » Dana emon biar yako. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).