Tongera
Tongera[1][2] (lea faka-Tonga) Tongako hizkuntza da, bertoko hizkuntza ofiziala dena.
Tongera | |
---|---|
Lea fakatonga — Faka Tonga | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Tonga, Amerikar Samoa, Australia, Kanada, Fiji, Zeelanda Berria, Niue, AEB, Vanuatu |
Hiztunak | 200.000 |
Ofizialtasuna | Tonga |
Eskualdea | Polinesia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak ozeaniar hizkuntzak erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak polinesiar hizkuntzak Tongic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | to |
ISO 639-2 | ton |
ISO 639-3 | ton |
Ethnologue | ton |
Glottolog | tong1325 |
Wikipedia | to |
ASCL | 9311 |
IETF | to |
Deskribapen linguistikoa
Idazkera eta ahoskera
Tongerak idazkera latindarraren azpimultzo bat erabiltzen du. Alfabeto "misiolari" zaharrean hizkien ordena aldatuta zegon: bokalak jarri ziren lehenik eta ondoren kontsonanteak: a, e, i, o, u, etab. Alfabeto hori eta orden horrekin erabili zen tongera hizkuntzaren ortografiari buruzko 1943ko erabakia hartu zen arte. Hala ere, C. M. Churchwarden gramatikak eta hiztegiak alfabeto europar estandarraren alde egin zuten, bere garaitik hona erabiltzen den bakarra:
Hizkia | a | e | f | h | i | k | l | m | n | ng | o | p | s | t | u | v | ʻ (fakauʻa) |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahoskera | /a/ | /e/ | /f/ | /h/ | /i/ | /k/ | /l/ | /m/ | /n/ | /ŋ/ | /o/ | /p/ | /s/ | /t/ | /u/ | /v/ | /ʔ/ |
Kontuan izan goiko ordena jarraitzen dela hiztegietan. Beraz, ngatu hitza nusi hitzaren atzetik joango da, ʻa hitzak vunga jarraitzen du eta atzerriko hitzen bat gehitzekotan z hizkiaz hasita, horien atzetik joango dira ʻa bezalako hitzak. Bokal luzeak dituzten hitzak bokal laburrak dituztenen ondoren datoz.
Erregistroak
Hauek dira bereizten dituzten erregistroak:
- arrunta: hizkuntza normala
- ohorezkoa: liderren hizkuntza
- erregearena: erregearekin erabiltzen dena
Hiru erregistro horietan ere hitz batzuk edo beste batzuk erabiltzen dira:
- hitz adeitsuak: testuinguru formaletarako erabiltzen dira
- gutxiespeneko hitzak: testuinguru informaletarako edo apaltasuna adierazteko erabiltzen dira
Adibidez, "Etorri eta jan!" esaldia, honela itzultzen da erregistroaren arabera:
- arrunta: haʻu ʻo kai; lagunek, senitartekoek eta abarrek hau esan dezakete afaltzera gonbidatzeko.
- ohorezkoa: meʻa mai pea ʻilo; liderrekin, batez ere nobleekin erabiltzen dena, baina langileak bere buruzagiarekin edo antzeko beste egoera batzuetan ere erabil dezake. Liderrei buruz hitz egiterakoan, ordea, beti erabiltzen da, nahiz eta haiek aurrean ez egon. Beste egoera batzuetan erabiltzekotan, formaletan soilik. Tonganera hasten den ikaslearen konplikazioa da hitz horiek maiz ere erregistro arruntean esanahi alternatiboa dutela: meʻa (gauza) eta ʻilo (jakin, aurkitu).
- erregearena: hāʻele mai pea taumafa; Erregearekin edo Jainkoarekin mintzatzeko erabilia. Ohorezko erregistroko oharpen berberak aplikatuko dira. Hāʻele hitza hitz arrunta bihurtu da Polinesiako beste hizkuntza batzuetan.
Kontsonanteak
Ezpainkariak | Apikalak | Belarrak | Glotalak | |
---|---|---|---|---|
Herskariak | p | t | k | ʔ |
Sudurkariak | m | n | ŋ | |
Igurzkariak | f v | s l | h |
Bokalak
Aitzinekoak | Erdikoak | Atzekoak | |
---|---|---|---|
Itxiak | i | u | |
Erdi-itxiak | e | o | |
Irekiak | a |
Gramatika eta sintaxia
Tongerak hiru artikulu ditu eta posesiboek ere hiru zehaztasun maila dituzte:
- mugagabea, inespezifikoa: ha. Adibidez: ko ha fale ("etxea", "edozein etxe" - hiztunak ez du etxe zehatzik buruan, edozein etxek deskribapen hau beteko du, adibidez, "etxea erosi nahi dut")
- mugagabea, espezifikoa: (h)e. Adibidez: ko e fale ("etxe jakin bat (partikularra)" - hiztunak etxe zehatz bat du buruan, baina entzuleak ez du zertan jakin zein den etxe hori, adibidez, "etxea erosi dut")
- zehatza, espezifikoa: (h)e tildearekin. Adibidez: ko e falé ("etxea", - hiztunak etxe zehatz bat du buruan eta entzuleak testuingurutik jakingo du zeini egiten dion erreferentzia, adibidez, "Esan nizun etxea erosi dut").
Zenbakiak
0 | noa | ||||
---|---|---|---|---|---|
1 | taha | 2 | ua | 3 | tolu |
4 | fā | 5 | nima | 6 | ono |
7 | fitu | 8 | valu | 9 | hiva |
Tongera eta Euskal Herria
2016an Tongako errugbi selekzioaren eta EEBBtako selekzioaren arteko partidua egin zen Donostian. Bidaia aprobetxatuz, euskal kultura gehiago ezagutzeko aprobetxatu zuten tongatarrek.[3]
2019a Hizkuntza Indiginen Nazioarteko Urtea izendatu zelarik, tongatar batekin harremanetan jarrita, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak izendapen horri lotutako animazio bideoa tongeraz ere zabaltzea lortu zuen.[4]
Erreferentziak
- 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
- 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
- EITB (2016) https://www.eitb.eus/es/deportes/otrosdeportes/videos/detalle/4494594/video-rugby-tonga-jugando-pelota-mano-pintxos/
- UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra (2019). https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra/-/hizkuntza-indigenen-nazioarteko-urtean-ama-hizkuntza-gutxituak-aldarrikatu-nahi-ditugu-2019-02-21 Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |